hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
BFAk nekazaritzako eta abeltzaintzako hondakinak biltzeko sistema ezarriko du Enkarterrin
2011ko Abendua

Bizkaiko beste eskualde batzuetan, esaterako Lea Artibain eta Durangaldean, dagoeneko funtzionatzen duen gaikako birziklapen-sistema izango da; hala, Nekazaritzako Foru Sailak ustiapenetan sortzen diren plastikozko hondakinen arazoa konpondu nahi du.

Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak abeltzaintzako eta nekazaritzako hondakinen gaikako bilketa-sistema ezarriko du Enkarterrin, ustiapenek sortutako plastikozko hondakinen arazoa konpontzeko. Hondakinak bereziki fardoak egiterakoan sortzen dira, bazkarako belar lehorreko bola handiak inguratzen eta babesten duten plastikoa kentzerakoan, eta sistema Bizkaiko beste gune handi batzuetan erabiltzen da dagoeneko (esaterako Lea Artibain eta Durangaldean).

Duela hilabete Nekazaritza Saileko teknikariek Karrantzako esnetarako behien ustiapenak bisitatu zituzten, tokiko elkarteek zuzenean Nekazaritzako foru diputatu Irene Pardori azaldutako arazoa konpontze aldera. Abereak elikatzeko plastikoz bildutako bola handiak erabiliz gero, irekitzerakoan, ez daukate plastiko soberakina kudeatzeko erabat eraginkorra den kudeaketa-sistemarik”.

Karrantzako esnetarako behien ustiapenen bisitetan abeltzainak, Enkarterrialde taldea eta GUVAC kooperatibako kideak elkartu dira; plastikozko hondakinen kudeaketa Karrantzan zertan den jakiteko bisitatu dituzte ustiapenak, abeltzainek horri buruz dituzten iritziak jasotzeko eta ukitutako komunitate osoaren artean konponbide bideragarria eta onartua bilatzen saiatzeko.

Ildo beretik, foru sailak Enkarterriko ustiapenetan sortutako plastikoak biltzeko zerbitzua ezarri nahi du datorren urteko lehenengo hiruhilekoan, ahal den neurrian sistema balioztatzeko.Horretarako, eskualdean enpresa txiki bat bultzatzeko aukera ere aztertzen ari dira, hondakinak biltzeko lanak egin ditzan; hartara, tokiko enplegua ere sustatuko da.

Lea Artibaiko eta Urkiolako landa garapen elkarteek abiatu zuten nekazaritzako eta abeltzaintzako gaikako hondakinak biltzeko zerbitzua; Lea Artibairen kasuan 2009an izan zen, eta arrakastatsua zela ikusita, Durangaldeak gauza berdina egin zuen 2010. urtean. Elkarteek ez dute hondakinen kudeatzaile-figura betetzen, soilik enpresa-kudeatzaile homologatuen eta ustiapenen arteko bitartekaritza-lana egiten dute; nolanahi ere, Bizkaiko Foru Aldundiarekin harreman estua izan dute ustiapenetan sortutako hondakinen arazo larria konpontzeko.

Bi kasuetan, egitasmoa abiatzeko zenbait jarduketa egin ziren, eta oraingo honetan, Enkarterriren kasuan ere, horiei ekingo zaie berriz. Besteak beste, proiektuaren jarduketa plana eta bilketa-datak finkatzeko egutegia diseinatuko dira, eskualdeko bilketa-puntuak zehaztuko dira (jarduteko eremua in situ ezagutuz) eta informazio- eta sentsibilizazio-kanpaina egingo da.

 

Iturria: Bizkaia.net

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

publizitatea:
publizitatea:
Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.