hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
IV. Mendi Film Festival antolatuko da Vitoria-Gasteizen
2011ko Azaroa

Jaialdia abenduaren 12tik 20ra bitartean prestatuko da.

Mendia, abentura eta natura zinemagintzarik onena laster da berriro Euskal Herrian. Gasteizen laugarren urtez egingo da MENDI FILM FESTIVAL, jada IAMF (International Alliance For Mountain Film) elkargoko kide izanik gainera, gai hauen inguruko nazioarteko zinema jaialdirik onenak biltzen dituen elkargoa. Oinarrizko Kanpaleku aberatsa bihurtuko da Europa Biltzar Jauregia beste behin.

 

Bertan bilduko dira zinegilerik entzutetsuenak, ekoizle berriak nahiz bide oparoa dutenak, alpinista eta muturreko kirolari puntakoak, eta batik bat, ikus-­‐entzulego
grinatsua, lepo betetzeko prest egongo dena ziur. MENDIren eskutik, kultura eta adrenalinaz betetako aktibitateak batean uztartuko dira abenduaren 12tik 20ra bitartean Gasteizen. Eta haren inguruan hainbat osagarri oparo: erakusketak, hitzaldiak, tailerrak, eskoletan eta espetxean proiekzio didaktikoak, eta baita muturreko ikuskizun funambulistak ere Gasteizko Alde Zaharrean bertan.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

publizitatea:
publizitatea:
Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.