hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Eskaintza berezia Santa Barbara egunean
2011ko Azaroa

Aiora Perez de San Roman Oiartzungo alkateak adierazi digunez, datorren abenduaren 4a Santa Barbara eguna da, meatzarien zaindaria alegia, eta ospatzeko Oiartzungo Arditurri Meatze Guneak eskaintza berezia prestatu du egun handi honetan bertara gerturatzen diren guztientzat: meazulora bisita gidatu ezberdinetan deskontu bereziak eta aparkalekutik meatze guneraino tren berdea doan.

Meazuloak 10:00etatik 14:00etara irekiko ditu ateak. Horrela, Santa Barbara egunean Arditurri bisitatzera datorren guztiak meazuloaren barrualdea %60 inguruko deskontuaz ezagutzeko aukera izango du: oinarrizko bisitak 2€ko prezioa izango du eta “meazuloa sakonean” bisitak 3€koa.

Gainera, garai batean Arditurrin ateratako minerala Pasaiako Porturaino garraiatzen zuen trena gogoratuz, goizean zehar Tren Berdea ibiliko da Olatxeko zubitik (aparkalekuaren ondoan) meatze guneraino erabat doan, 10:00etatik 14:00ak bitartean.

Meazuloaren edukiera mugatua dela eta, bisita gidatu bakoitza talde mugatuekin egingo da. Hau horrela izanik Arditurrira iristean Interpretazio Zentroan bertan bisita gidatuaren ordua erreserbatzea gomendatzen da.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

publizitatea:
publizitatea:
Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.