| Enpresa ideia eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko proiektuen lehiaketa |
| 2011ko Azaroa |
Berriro ere Azaro Fundazioak eta Leartibai Garapen Agentziak lehiaketa antolatu dute, ekintzaileen eta enpresen esfortzua saritzeko asmoz.
Bi dira modalitateak: 1.- Enpresa ideiak Onuradunak Lea-Artibai eskualdean 2010-01-01etik martxan jarri diren enpresa berriak, edo gaur egun jartzeke daudenak izan daitezke. Bi negozio modalitate sarituko dira:
Saria enpresa ideia onenari emango zaio, modalitate bientzako sariak berdinak izango direlarik: - 3.000€ko laguntza ekonomikoa enpresa proiektua martxan jarri eta garatzeko - Lea-Artibai Berrikuntza Guneko Haztegian kokatzeko erraztasunak - Enpresa martxan jarri arte eta ondorengo urteetan aholkularitza eta laguntza erakunde antolatzaileen eskutik 2.- Enpresen lehiakortasuna hobetzeko proiektuak Lea-Artibain kokaturiko enpresak izango dira onuradunak. Kasu honetan ere proiekturik onena sarituko da eta bi sari egongo dira enpresa tipologiaren arabera, 2012 urtean zehar proiektua martxan jartzeko:
Saria: 3.000€ arteko saria, berrikuntza, elkarlana, kalitatea edota jasangarritasun eremuetako proiektuak izan beharko delarik.
Saria: 5.000€ arteko saria, horretarako, lehiakortasun proiektua produktua, prozesua edota merkatua eremuetan zentratu beharko delarik.
Sari ekonomikoaz gain, kasu hauetan, parte hartzaile guztientzat erakunde ezberdinek ematen dituzten diru laguntzetara aurkezteko aukeren azterketa egingo da. Proiektu guztiak aurkezteko azken eguna 2012-03-30 izango da, eta sari banaketa 2012ko maiatzean zehar egingo da. Informazio zabalagoa eta izen emate orria eskuragarri: www.azarofundazioa.com eta www.leartibai.com |
Berriro ere Azaro Fundazioak eta Leartibai Garapen Agentziak lehiaketa antolatu dute, ekintzaileen eta enpresen esfortzua saritzeko asmoz.



