hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Basque Ecodesign Center jaio da, ekodiseinuan berritzailea den zentroa
2011ko Azaroa

Basque Ecodesing Center
Ecodesign. Hainbat entitatek sortu dute ‘Basque Ecodesign Center’; besteak beste: Ormazabalek, Iberdrolak, Vicinay Cadenas-ek, Ihobek, Gamesak, Cie Automotivek eta Fagor Electrodomesticos-ek. Argazkia: Bilbao Ecodesign Center.


Enpresak eta ekoberrikuntza sustartzen dituen ekimen berria aurkeztu zuten bilbon.

Bizkaiko hiriburuan kokatutako Euskalduna Jau­re­giak ‘Bilbao Ecodesign Me­eting’ nazioarteko topaketa hartu du azaroaren 9an. Helbu­rua enpresen alorreko ekodiseinuan berritzea izan da.

Honela, ETEn eta ingurugiroaren artean sortzen diren harremanetan hausnarketak burutu dira. Esate baterako, ekoberrikuntzaren testuinguruari dagokionez, ezagutzak trukatzeko aukera izan zuten; bestetik, etorkizunari begira, Europar Bata­su­nak dituen ekintza-lerroak plazaratu ziren. Bileran parte hartu zuten: Alemania, Erresuma Ba­tu­a, Suedia, Frantzia, Holanda, Belgika eta Euskadiko ordezkariek. Euskadiri dagokionez, ­‘know-how’ sarean murgiltzeko abagunea izan zuen eta, aldi berean, ekodiseinuaren esparruan dauden laguntzetan parte har­tzea. Gainera, eman daitezkeen lehiakortasun-abantailak edo hornikuntza katea hobeto ezagutu egin da topaketa hauekin. Horrez gain, ekimen eta proiektu berriak aurkeztu zituzten.

Erakundearen politiketan ­ekodiseinua eragiten dutenei, produktu eta zerbitzuen teknikariei edo diseinatzaileei zuzendu zaie ekimena. Adibidez: enpresa industrialei (makineria, sektore elektrikoa eta elektronikoa, berriztagarriak, garraioa eta mugikortasuna, ontziratzea eta elikagaiak, eraikuntzako materialak, altzariak... lantzen dituztenei); erakunde berritzaileei, in­geniaritza-erakundeei; Clus­terrei eta Enpresa-elkarteei; zi­ur­tapen-erakundeei edo Ins­ti­tutu teknologikoei.

Basque Ecodesign Center. Eki­mena Ecodesign Meeting 2011 biltzarraren esparruan aurkeztu da. EAEko sei talde enpresarialek hartu dute parte pro­iektu berri honetan; gainera, Euro­pa­ko hegoaldean sortu den mota honetako lehenengo gunea da. Ekodi­seinuari dagokionez, erreferente bihurtu nahi dute ‘Bas­que Eco­design Center’ Europan. Hel­bu­rua enpresen lehiakortasuna indartzea eta ­ekodisei­nua­ren ezagutzak aplikatzea dira, bes­teak beste.

Ekimena babestu duten enpresak honakoak izan dira: Ormazabal, Iberdrola, Vi­cinay Cadenas, Ihobe, Gamesa, CIE Automotive eta Fagor Elec­tro­domesticos. “Berrikuntza-gunearen eraketa euskal enpresek, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, ekodiseinuaren arloan hamarkada batez egin duten lanaren emaitza da, eta haien lehiakortasuna indartzea eta produktuaren bizitza-ziklo osoan ekoberrikuntza sustatzea du helburu”, azaldu zuen Pilar Unzalu In­gurumen sailburuak.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

publizitatea:
publizitatea:
Banner

AGENDA

Lan erreformari buruzko jardunaldiak

2012/02/29. APD-k lan erreformari buruz hitz egiteko jardunaldiak antolatuko ditu Vitoria-Gasteizen; gainera Donostian (hilaren27an) eta Bilbon (martxoaren 5ean) ere burutuko dira.

Noiz: Otsailaren 29an; 09:00etatik 12:45etara.
Lekua: Silken Ciudad de Vitoria Hotelean (Portal de Castilla, 8).

 
Goi Mailako Prestakuntza Salmentan eta Salerosketa Harremanetan: Mugarik Gabeko Ahalmena Salmentetan

2012/03/12. “Ikastaro hau guztiz praktikoa eta “kalean” frogatua da;, bereziki eratuta dago salmentan diharduten profesionalentzat, han ikasiko baitituzte arlo honetara aplikatutako giza psikologiaren tresnarik aurreratuenak; PNL (Programazio Neurolinguistikoa) eta Adimen emozionala, eta baita beste tresna hauek ere: Komunikazio eraginkorra eta Giza Harremanen Gestio Pertsonala. Antolatzailea(k): Iñigo Saez de Urturi. Formación de Directivos.

Noiz: Martxoaren 12tik 16ra bitartean, 16:00etatik 20:00etara.
Lekua: Arabako Teknologia Parkea.

 
Euskara Entitate Publikoetan

2012/02/02. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak antolatu dituen jardunaldiok, elkarlanerako abiapuntu izatea dute helburu. Goiz eta arratsalde bateko lansaioan, aukera izango dugu elkar ezagutu, esperientziak partekatu eta arlo honetan gabiltzanon beharrizanak, iritziak, ideiak eta ardurak jasotzeko, aurrerantzean etorriko diren eskakizunei aurre egiteko pausoak zehazten joan gaitezen, batez ere datorren plangintzaldiari begira. Doakoa.

Noiz: Otsailaren 2an, 08:30etatik 17:45etara.

Lekua: Arabako Teknologia Parkean.