hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
UEUk Hobetuz langileen formakuntzarako programa barruan ikastaroak eskainiko ditu
2011ko Azaroa

berrikuntzaLangileen prestakuntza hobetzea helburu duten lau formakuntza ikastaro hauetan izena eman daiteke jada; aspektu desberdinak landuko dituzte eibarren.
Bileren dinamizazioa, buru-mapak, jende aurrean hitz egiteko teknikak edo linux erabiltzen ikasiko da. Ikastaroak doakoak izango dira eta abendutik aurrera eskainiko dira eibarko ikastetxe nagusian.

Udako Euskal Unibertsi­ta­tea Hobetuz pres­takun­tza programan arituko da lehenengo aldiz. Lau ikastaro eskainiko ditu doan langileen prestakuntzarako programa barruan, euskara hutsez, abendutik aurrera. Ikastaro hauek 20 eta 30 ordu bitartekoak izango dira eta Ei­barko (Gipuzkoa) Ikastetxe Na­­gu­sian eskainiko ditu.

Jada ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago eta horretarako, www.ueu.org web-orrian matrikulazio-orria bete behar da. UEUko iturriek jakitera ­eman dutenez, lehenengo ikastaroa ‘Bileren dinamizazioa’ izango da, eta irakaslea Eli Moreno Carrillo psikologoa, bitartekari familiarra eta sexologoa izango da. Lehenengo ikastaro praktiko honetan, bilerak planifikatu eta dinamizatzeko teknikak desbedinak eta eraginkorrak landuko dira.

Bigarren ikastaroa ‘Ideiak sor­tu eta antolatzeko teknika: buru-mapak (mind-mapping)‘ ­izango da. Honetan, Tony eta Ba­rry Buzan anaiek sortutako ‘The mind mapping book’ liburuan jarritako oinarriak jarraituko dira eta norberak bere buru-mapak egiten ikasiko du. Ikas­taro honetako ira­kas­lea Ele­der Aurtenetxe Pildaini sormen arloko trebatzaile eta ­aholkularia ­izango da.

Hirugarren ikastaroa ‘Linux erabiltzen hasi: Ubunturako sarrera’ eskainiko da, Igor Ruiz Agundez Ingeniari informatikoa eta Deustuko Unibertsitateko ­ikerlariaren eskutik. Software lisistema libreak instalatu eta era praktikoan erabiltzen ikasiko da, 'Ubuntu' izeneko distribuzioarekin batera.

Azkenik, Gotzon Carcar 'coach' pertsonala eta profesionala, Trainer's Training Masterrak Programazio Neuro­linguisti­ko­an ‘Jendearen aurrean hitz egiteko teknikak’ ikastaroa emango du. Honakoan, ideiak, proposamenak edo proiektuak komunikatzeko gaitasuna landuko da. Hala, jende aurrean hitz egiten eta mezua ahalik hoberen transmititzen ikasiko da.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

publizitatea:
publizitatea:
Banner

AGENDA

Lan erreformari buruzko jardunaldiak

2012/02/29. APD-k lan erreformari buruz hitz egiteko jardunaldiak antolatuko ditu Vitoria-Gasteizen; gainera Donostian (hilaren27an) eta Bilbon (martxoaren 5ean) ere burutuko dira.

Noiz: Otsailaren 29an; 09:00etatik 12:45etara.
Lekua: Silken Ciudad de Vitoria Hotelean (Portal de Castilla, 8).

 
Goi Mailako Prestakuntza Salmentan eta Salerosketa Harremanetan: Mugarik Gabeko Ahalmena Salmentetan

2012/03/12. “Ikastaro hau guztiz praktikoa eta “kalean” frogatua da;, bereziki eratuta dago salmentan diharduten profesionalentzat, han ikasiko baitituzte arlo honetara aplikatutako giza psikologiaren tresnarik aurreratuenak; PNL (Programazio Neurolinguistikoa) eta Adimen emozionala, eta baita beste tresna hauek ere: Komunikazio eraginkorra eta Giza Harremanen Gestio Pertsonala. Antolatzailea(k): Iñigo Saez de Urturi. Formación de Directivos.

Noiz: Martxoaren 12tik 16ra bitartean, 16:00etatik 20:00etara.
Lekua: Arabako Teknologia Parkea.

 
Euskara Entitate Publikoetan

2012/02/02. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak antolatu dituen jardunaldiok, elkarlanerako abiapuntu izatea dute helburu. Goiz eta arratsalde bateko lansaioan, aukera izango dugu elkar ezagutu, esperientziak partekatu eta arlo honetan gabiltzanon beharrizanak, iritziak, ideiak eta ardurak jasotzeko, aurrerantzean etorriko diren eskakizunei aurre egiteko pausoak zehazten joan gaitezen, batez ere datorren plangintzaldiari begira. Doakoa.

Noiz: Otsailaren 2an, 08:30etatik 17:45etara.

Lekua: Arabako Teknologia Parkean.