hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Txorierriko Behargintzak jardunaldia antolatu du merkataritza harremanak eta enpresen arteko elkarlana sustatzeko
2011ko Azaroa

Datorren azaroaren 23an, 09:30etik 12:30era, Seminario Larrauri hotelean egingo da tokiko garapenerako Behargintza Txorierri agentziak antolatutako Merkataritza Bizkortzeko eta Enpresen Arteko Elkarlana Sustatzeko II. Jardunaldia.

Jardunaldiak gonbidapena egiten die parte hartzen duten enpresei goiz bakar batean 25 kontaktu baino gehiago egitera inguruko beste enpresari batzuekin, merkataritza- eta enpresa-harremanak sortze aldera. Jardunaldiaren lehenengo edizioan Txorierriko 60 enpresatako 80 parte-hartzaile baino gehiago egon ziren. Bada, edizio berri honi dagokionez, 30 enpresak baino gehiagok eman dute izena dagoeneko.

 

Jardunaldiaren kostua 20 eurokoa izango da pertsonako. Azaroaren 16a baino lehen izena ematen dutenek inolako kosturik gabe hartuko dute parte Txorierriko enpresekin antolatutako hitzordu honetan. Ekitaldiak SPRIren, Europako Gizarte Funtsaren eta Abantie Txorierri Enpresa Berrikuntzarako Elkartearen babesa dauka.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

publizitatea:
publizitatea:
Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.