| Esanahiaren azterketa diziplinartekoaren mundu mailako bilgune izango da Donostia hiru egunez |
| 2011ko Azaroa |
|
Azaroaren 9tik 11ra, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaria Zentroaren entzunaretoan, ‘ILCLI International Workshop on Semantics, Pragmatics and Rhetoric’SPR-11) izeneko nazioarteko kongresua egingo da. UPV/EHUko Logika, Kognizio, Hizkuntza eta Informaziorako Institutuak (ILCLIk) duela 10 urtetik hona antolatu duen ekitaldia da hau. Aurtengoan, mundu osotik datozen Semantika, Pragmatika eta Erretorikako ehun ikerlari inguru bilduko ditu Donostian. Punta-puntako ikerlari horiek guztiek, beraien ikerketa berrienak aurkeztu eta eztabaidatuko dituzte, esanahia aztertzeaz arduratzen diren hiru diziplina hauen esparruan beti ere: Semantika (gure hizkuntzetako hitz eta esaldien esanahiaren azterketa), Pragmatika (hizkuntzaren azterketa komunikazioan) eta Erretorika (hizkuntzaren azterketa pertsuasioan).
Honako hauek dira hizlari gonbidatuak:
70 komunikaziotik gora jaso ziren eta, horien artetik, batzorde zientifikoak 41 aukeratu ditu, azaroaren 9an, 10ean eta 11n, Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaria Zentroaren entzunaretoan, aurkeztuko direnak. Komunikazio horien autoreen artean badaude ikerlari entzutetsuak, esate baterako Wayne Davis (Georgetown, AEB), Yan Huang (Auckland, Zelanda Berria), Robin Jeshion (Southern California) eta Eleonora Orlando (Buenos Aires), baina baita ikerlari gazteagoak ere, adibidez Eduardo García-Ramírez (UNAM, Mexiko), Alison Hall (University College, Londres), Joana Garmendia (ILCLI, UPV/EHU) eta Larraitz Zubeldia (University College, Londres & ILCLI, UPV/EHU). Egitaraua eta informazio gehiago: http://www.ilcli.ehu.es |



