hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Euskadiko Nekazaritza eta Arrantzako kalitatezko elikagaiak sustatzeko Bilbok Kalitate Azoka hartu du
2011ko Urria

Euskadiko kalitateko eta jatorrizko bereizgarri guztiak bildu dira baterako sustapen bati begira; asteburuan, Plaza Barrian, Eusko Labela duten produktuen, Jatorrizko Deitura dutenen eta Ekoizpen Ekologikoa dutenen erakusketa eta salmenta egin da. Jarduera paralelo ugari egin dira: elikagaien nahiz edarien dastatzeak, txikienei zuzendutako ekintzak...

Zapore Onen Azoka izeneko Kalitatea Azokaren eszenatoki izan da Bilboko Plaza Barria, urriaren 28tik 30era. Ekitaldi honetan, Euskadiko kalitateko eta jatorriko bereizgarri guztiak egon dira (Eusko Label kalitateko bereizgarria duten 14 produktuak, Jatorrizko Deitura duten produktuak eta Nekazaritza Ekologikoko produktuak). Ekitaldi horretarako jarri den karparen barruan 26 stand izan dira, eta erakusketaren eta dastatze-ekitaldi horien bitartez ondorengo produktuak aurkeztu dira: Euskal Okela, Euskal Baserriko Oilaskoa, Euskal Esne Bildotsa, Hegaluzea eta Hegalaburra, Euskal Baserriko Arrautza, Euskal Esnea, Arabako Patata, Gernikako Piperra, Euskal Tomatea, Ibarrako Piparrak, Euskal Babarrunak, Euskal Letxuga, Sagardo Naturala, Idiazabal Gazta, Arabako Txakolina, Bizkaiko Txakolina, Getariako Txakolina, Arabako Errioxako Ardoa, Ekoizpen Ekologikoa eta Euskal Herriko Kantauriko Hegaluze eta Antxoaren Kontserbak. Horrez gain, Nekatur elkartearen stand bat ere izan da, Euskadiko landa-turismoari buruzko informazioa eskaintzeko.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

publizitatea:
publizitatea:
Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.