hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
pi@k Donostiako ikus-entzunezko jarduera eta jarduera digitala urteko agenda bete batean pilatu du
2012ko Otsaila

Donostiako Sustapenak enpresa eta eragile profesionalei prestakuntza espezializatutako aukerak emango dizkie eta sektoreko azken joeran hurbilduko ditu hirira. Hori guztia ikus-entzunezko industriari eta industria digitalari lotutako  enpresa-sarea indartzeko asmoz, eta negoziorako eta enplegu kualifikaturako aukera berriak sortuz.

Donostiako Sustapenak pi@ren bidez defendatzen duen ikus-entzunezko industriari eta industria digitalari bultzada emateko estrategiak tresna berri bat eskaintzen du, jardueren agenda bete bat, eta bere helburu nagusia enpresa eta eragile profesionalen lehiakortasuna hobetzea da. Aurreikusitako hogeita hamar jarduera baino gehiagorekin prestakuntza espezializatuaz gain, sektoreko joerak hurbildu nahi dira hirira, negoziorako aukera berriak sortuko dituztenak eta, beraz, enpresentzat eta donostiarrentzat enplegu kualifikatua.

Jarduerek bilatzen dute enpresa eta profesionalei teknologia, teknika eta ikus-entzunezko programa eta programa digitaletako azken berrikuntzak hurbiltzea: simulazio digitala, ekoizpen estereografikoa, html 5aren iraultza, karteldegi digitala… Prestakuntza hori zentro donostiarren laguntzarekin egiten da.

Agendak Donostiako Sustapenaren eta Tecnalia Teknologia Zentroaren arteko hitzarmenari erantzuten dioten jardunaldiak hartzen ditu barnean pi@ren Teknologia Unitatea garatzeko. Zerbitzu horrek enpresei I+G+b enpresetan sartzeko aholkularitza pertsonalizatua emateko aukera ematen die, egungo merkatuan lehiakorrak izateko beharrezko elementu gisa.

Ikastaro eta jardunaldiak enpresaren kudeaketa eta kokapenean hobetzeko tresnak eskaintzeko ere bideratuta daude: marketing-a, finantzaketako lerro berriak, proiektuak aurkeztea, fiskalitatea, klusterreko lana…

Jardueren agendak betetzen duen hirugarren helburua, topaketa eta foroen bitartez enpresen arteko ezagutzak trukatzea da; haietan sektoreari eragiten dioten egungo gaiei buruz eztabaidatuko da, zerbitzu eta produktuen enpresa berriak aurkeztuko dira eta merkataritza-harremanen alde egingo da.

pi@ zerbitzuak

Urteko agenda pi@tik eskaintzen diren beste zerbitzu bat gehiago da, eta enpresen esku jartzen du, gainera, zerbitzu-sorta bat; zerbitzu horiek, industria hau tokiko ekonomiaren motor gisa indartuko duten proiektu nahiz negozio berriak finkatu, hazi eta sustatu nahi dituzte.

Hala, Donostiako Sustapenak esperientzia handia duen zerbitzuak ikus-entzunezko eta enpresen eta enpresa digitalen esku uzten ditu: lan-poltsa zehatzak, profil profesional berrien azterketa, kontratatzeko laguntzak, gazte profesionalak prestatzeko bekak ematea, aholkularitza eta laguntza enpresen sorreran, nazioartekotzea (plan zehatzen, jardunaldien eta enpresa-helburuen bitartez) sektorearen bilakaera eta joerei buruz tokiko informazioa jasotzen duten merkatuen behatokia eta zaintza… Gainera, Donostiako Sustapenak duela urte askotatik Donostia Film Commision-ek eskaintzen duen lanarekin jarraitzen du. Komisio hori filmazioak hirira erakartzeaz arduratzen da haiek berme guztiekin egin daitezen.

Estrategia hori guztia sektoreari lotutako zenbait agenteren arteko akordioetan oinarritzen da, industriarako hobekuntzak ekarriko dituen eta taldeko lana sustatuz eta Ikus-entzunezko Partaidetzaren eta Partaidetza Digitalaren Foroaren barnean lan eginez. Lankidetza-ildo batzuk honako hauek dira:

Tecnalia: i+g berrikuntza eta proiektuak

Gaia y Eiken: Negozio-aukera berriak pentsatzeko laborategiak

Ibaia: Lau Haizetara koprodukzio-foroa eta jardunaldi teknikoak

Zinemaldia: Foro Digitala

Basquegame: Bideo-jokoa hirian sustatzea

Euskadiko Filmategia eta Zinema Unitatea: Edukiak erakusteko zikloa profesional donostiarren parte-hartzearekin.

 

pi@ eraikina, behin betiko bultzada

Zuatzun pi@ eraikina abian jartzeak sektoreari bultzada handia eman dio. Donostiako Sustapenak pi@n enpresa eta profesionalei, komunitate-eran, eskaintzen zaizkien zerbitzuak batzen ditu. pi@k enpresentzako alokatzeko bulegoak baino gehiago eskaintzen du. Eskura jartzen ditu, eraikinean dauden enpresentzat % 50 arteko hobariarekin aloka daitezkeen lehen maila teknologikoko instalazio eta ekipamenduak (3D auditorioa, pitching-aretoa, platoak, postprodukzioko aretoak).

Une honetan, pi@ren % 50 ikus-entzunezko arloetan eta arlo digitaletan proiektu berritzaileak garatzen ari diren enpresekin okupatuta dago, eta haietako zenbaitek jada arrakasta izaten ari dira, gaur gurean dugun enpresa honen antzera: Ikasplay. pi@ko enpresak produktuaren balioko kate guztikoak dira, edukien sorreratik hasi, eta banaketarekin amaituz, azken horren alderdi tradizionalenean nahiz alderdi berritzaileago eta teknologikoagoan.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.