Gipuzkoako Sendagaigileen Elkarteak (GSE) hiritarrei azken belaunaldiko mugikorren bidez lurraldeko farmaziei buruzko informazio guztia eskuragarri izateko aukera eskainiko dien aplikazioa aurkeztu du. Aplikazioa euskaraz eta gazteleraz dago eskuragarri eta smartphonen bidez behera karga daiteke. Beste erabilera batzuen artean, esaterako erabiltzailea dagoen lekutik hurbilen duen farmazia erakusten du eta farmazia eta guardiako farmazien bilaketa azkarra egiteko aukera eskaintzen du. Farmazia Elkargoen arteko egitasmo aitzindaria da, gaur egun merkatuan dauden bitarteko hedatuenek eskaintzen dituzten aukeren aldeko apustua egiten du (web mobile, android, iphone eta java) eta lehenengoz NFC teknologia erabiltzen du edukien behera karga egiteko.
Gipuzkoako Sendagaigileen Elkarteak (GSE) gipuzkoarrei eta bisitariei Gipuzkoako farmaziei buruzko informazio guztia beren smartphonen bidez eta inongo gasturik gabe eskuratzeko aukera eskainiko dien aplikazio berria aurkeztu du.Ekimen honekin GSE-k hiritar guztiek, edozein tokitan egonda ere, farmaziei buruzko informazioa ezagutzea eta horrela sendabideak azkar lortzea bermatu nahi du.
Sakelako telefono modeloaren arabera,erabiltzaileak aplikazioa deskargatzeko 4 bide ditu: Bere nabigatzailean htttp://m.cofgipuzkoa.com web mugikorraren helbidea sartuta, bata; informazio triptikoetan eta farmazietan jarritako txarteletan eskuragarri dagoen QR edo NFC kodearen irakurketaren bidez, bigarrena; Android Market edo Apple Storeren bidez, bestea; eta FARMA AL 215800 hitzarekin SMS bat bidalita, azkenik.(SMSaren gastua 0,15 euro + BEZa + lotura tarifa).
Behin aplikazioa sakelako telefonoan behera kargatu eta instalatuta, irekitzen duenean, bere kokapena GPS-aren bidez antzematen du erabiltzaileak eta “Nigandik hurbil” kutxatilan farmazia hurbilenak zeintzuk diren erakusten dio, irekiak berdez eta itxiak gorriz markatuta. Joan nahi duzun farmazia aukeratutakoan, aplikazioak hari buruzko datuak ematen dizkio (zerbitzuak, telefonoa, etc) baita zein distantzitara dagoen eta bertara iristeko gomendatutako ibilbidea ere. Gainera, aukera hauek guztiak eskuragarri daude errealitate gehituko Layar aplikazioan.
“Farmaziak”, aplikazioaren bigarren atalak, Donostiako eta Gipuzkoako farmazien datu guztien zerrenda jasotzen du eta guardiako farmaziak ere bai. Era berean, aldaera hauen araberako (herria, data, guardiakoa ala ez, gauez ala egunez, etc) farmazien bilaketa arina egiteko aukera ematen du.
“Laster-markak” aukeran erabiltzaileak bere erabilerarako interesgarriak iruditzen zaizkion informazio eta aukera guztiak gordetzeko aukera dauka Aplikazioaren laugarren eta azken atalak honako azpiatal hauek jasotzen ditu “+” ikurrean: Azken ordua, Elkartea, Hizkuntza, Pasaiozu lagun bati eta …-ren inguruan.) Atal honetan, beste gauza batzuen artean, farmaziekin eta GSEarekin loturiko berri nagusiak biltzen dira.
Aplikazioa eskuragarri dago euskaraz eta gazteleraz eta Batura Mobile konpainiak egin du SPRIren laguntzarekin. Egitasmoak masiboki modu aitzindarian NFC* teknologia aplikatzen du edukiak behera kargatzeko.
Helburua: Farmazi eta hauen zerbitzuetarako heltzea erraztea
Elkargoak bultzatutako aplikazioa 2007an modu aitzindarian guardiako farmazien berri jakiteko JAVA lengoaian eskainitako sistemaren jarraipena da. Beronen egokitzea suposatzen du, azken urteetan terminal mugikorretan izan diren erabateko aldaketara zerbitzu berriak txertatuta.
Oraingoan ere proiektu aitzindaria da farmazia elkargoen artean, gaur egun merkatuan dauden aukera hedatuenei erantzuneko erronkaz (web mobile, android, iphone eta java).
Honen harira, GSEko lehendakari, Angel Garayk honako hau azpimarratu du “ekimenaren helburua hiritarrei farmazietatik ahalik eta zerbitzurik onena ematea da. Honetarako, zerbitzu hauetara eta sendagaietara heltzea errazteko erronka garbia egin dugula”
Aldi berean gogorarazi du, Espainian martxan ipintzen den ezaugarri hauetako lehenengo egitasmoa dela, Garayk azaldu du gipuzkoarren %98,86 bere herrian gutxienez farmazia edo botikin bat dutela, 800 biztanle baino gutxiagoko herrietan. Gainerako biztanleek (%1,14k) farmazia 1,7 eta 12,7 kilometroko distantziara daukate.
Gainera gehitu du 26 farmaziek eguneko guardia egiten dutela (9,00etatik 22,00etara urteko egun guztietan), bestalde gaueko guardia (22,00etatik 9,00etara) Gipuzkoan 13 farmaziek eskaintzen dute egunero.
“Pozik gaude gaur aurkeztutako aplikazioaren bidez hiritar guztiek informazio hau modu erraz eta samurrean izango dute eskura” esanda bukatu du.
(*Near Field Communication (NFC) haririk gabeko komunikazio teknologia da, irismen motzekoa eta goi-maiztasunekoa 10zm baino hurbilagoko gailuen artean datuak trukatzea bideratzen du. Zabalkuntza handia espero da, mugikorren bidez ordainketak egiteko erabilitako sistema baita. Kasu honetan, NFCa sistema baliatzen da, oso erabilgarria delako mugikorren erabiltzaileek kosturik gabe zerbitzua lortzeko).
Gipuzkoako Sendagaigileen Elkargoak 937 kide ditu, eta lurraldeko 281 farmazietan eskaintzen dute jarduerari dagokion zerbitzua. |