hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
30 enpresa txikik parte hartu dute "Kalitatearekin konprometiturik programa: praktika onak" ekimenean
2012ko Otsaila

2009an abian jarri zen.

Aiaratur-ek eta Basquetour-ek eskaini zuten “Kalitatearekin Konprometiturik Programa: Praktika Onak” jardunaldiaren ostean, eskualdeko 24 turismo saltokik egin dute bat aipatutako planarekin. Aiaraldea eta Txakolinaren Ibilbidea helmuga turistikoetan abian jarri da 2009 urtetik aurrera, programa honen bitartez “bat egin duten saltokietako barnekudeaketa hobetzea lortu nahi da, baita Aiaraldea helmuga eta enpresa horien arteko loturak garatzea ere, helmugaren kalitatean modu positiboan eragingo duena”, Natxo Urkixo Aiaratur elkarteko presidenteak azaldu duenez. Ordutik hona turismoarekin lotutako 30 enpresa atxiki dira
programa honetara.

Berau lau ziklok osatzen dute: saltokiaren barne-kudeaketan kalitatea garatzea, bezeroaren asebetetzea handitzea, sektore berdineko entitateekin esperientziak konpartitzea, eta egindako lana aintzat hartzeko sistema izatea.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.