hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Bigarren urtez jarraian, emaitza ekonomiko positiboekin itxi du urtea Ficobak
2012ko Otsaila

ficoba

Diru-sarrerak 1.200.000 eurokoak izan dira; 2010ean izandakoekin alderatuz, %5 gutxiago. Ekitaldian 115.000 bisitari izan dira. Bigarren ekitaldi onena izan da Ficobaren historian. Egin diren jarduerak 288 egunen baliokide dira. 2011 urterik onena izan da pabiloietan egin diren jarduerei dagokienez. Inguruan eragindako ondorioa 6.700.000 euro ingurukoa izan da eta gau-igarotzeak 9.500 inguru izan dira.

Bigarren urtez jarraian, eta krisi ekonomikoaren ingurunean, emaitza ekonomiko positiboekin itxi du Ficobak urtea. Diru-sarrerek %5eko atzerapena izan dute aurreko ekitaldiaren aldean. Nagusiki, erakusketarien aldetik zerbitzuen eskaera txikiagoa eta esplotazioaren diru-sarreren jaitsiera izan da horren arrazoia. Emaitza horiek oraindik ikuskatu gabe daude, baina proiektuaren finkatze ekonomikoa egiaztatzen dute, eta Ficoba emaitza positiboen bidean jartzen dute datozen ekitaldietarako.

Ficobaren berezko jardueraren parametro guztien bilakaera positiboa izan da, nahiz eta ezin izan diren lortu 2010eko emaitzak, ekitaldi hori ikuspuntu guztietatik aparta izan baitzen.

2011 bigarren urterik onena izan da bisitari kopuruari dagokionez, 115.000 bisitariekin guztira. Bisitarien datuak lotura zuzena dauka Ficoban egiten diren ekitaldien kopuruarekin. Aurten 110 ekitaldi egin dira, ezaugarri desberdinekoak izan dira eta jarduera berezia pabiloietan izan da; bertan, 139 egunez aurrera eraman diren 14 jarduerak egin dira, muntatze eta kentze lanetarako denbora alde batera utzita. Beraz, Ficoban, 2011n, 288 eguni dagozkion jarduerak egin direla ondorioztatu ahal da, hau da, urtearen egunen %79an eskaini dela jardueraren bat.

Datu horiek onak badira eta Ficoban urtean 100 jarduera baino gehiago egiteko joera baieztatzen badute ere, 2011ko bigarren seihilekoan kontratatutako ekitaldien kopuruan moteltzea gertatu dela ikusi da, moteltze horrek emaitza hobeak lortzea galarazi duelarik.

Ficobaren jarduera ingurunetik hurbilenean sortutako eragin-ondorioan islatu da. 2011ko ekitaldian datu hori 6.700.000 euro ingurukoa izan da. Atal honetan azpimarratzekoa da sortutako gau-igarotzeen kopurua. Ficoba Fundazioak antolatutako azokak soilik kontuan hartuz —Bioterra, Mendiexpo eta Euskal Kostaldeko Azoka— , gau-igarotzeen kopurua 2.000koa izan da. Ficobaren jarduera globala kontuan hartuta, kopuru hori 9.300 gau-igarotzeen kopurura iritsiko litzateke azken urtean.

Gau-igarotzeen kopurua oso lotuta dago erakusketarien jatorri geografikoarekin, eta, erakustazokak gipuzkoarrak ez diren erakusketariak erakartzen duen gaitasuna agerian geratu da berriro ere aurten. Zehazki, Ficoba Fundazioak zuzenean antolatutako hiru azoketan 211 erakusketari zuzenek parte hartu zuten, eta haietatik, 151 Gipuzkoatik kanpokoak ziren, hau da, %72.

2012ko egutegia*
Ficobaren egutegiak aldaketa batzuk izango ditu 2011. urtearen aldean. Joan den astean egin den Stock Outlet I. Azoka erantsi da, eta laster aurreikusten den beste azoka-proposamen bat iragarri ahalko da irailerako. Bestalde, azpimarratu behar da Jauzarrea Fundazioak Ficoba aukeratu duela bertan 4 biltzar egiteko. Linguistikako, antropologiako eta beste diziplina batzuetako adituek fundazio horrek aspaldiko garaietatik gaur egun arte euskaldunen historiaren gertaerari eta gai batzuei buruz egiten ari diren ikerketaren egoeraren berri emango dute biltzar horietan.

Bestetik, aurten ez da egingo Ficobaren egutegian ohikoa den Ibilgailu Klasikoen Erakusketa, baina 2013an berriro antolatuko da.

  1. Irun Stock Outlet Azoka. Otsailak 10-12
  2. VI. Nazioarteko Katu Erakusketa. Martxoak 31 – apirilak 1
  3. Gipuzkoako XXXII. NazioartekoTxakur Erakusketa. Apirilak 29
  4. IX. Bioterra. Ekainak 1-3
  5. Irungo Udalaren Hirugarren Adinekoentzako Omenaldia. Ekaina
  6. Koadrilen Bazkaria (San Martzial). Ekaina
  7. Arteando azokaren II. edizioa. Uztaila
  8. IX. Mendiexpo. Datak baieztatzeko
  9. Izuaren Ibilbidea(Santiagoko Deabruak). Azaroa
  10. Euskal Kostaldeko Eguberrietako VI. Azoka (Expomarket). Abendua
  11. Irungo III. Artesau Azoka. Abendua
  12. IX. Eguberrietako Haur Parkea. 2011ko abendutik - 2012ko urtarrilera

* Erakustazokako pabiloietan egiten diren ekitaldiak jasotzen ditu egutegiak Ficobako gainerako guneetan egiten diren beste ekitaldi batzuk ez dira jasotzen.

 

Iñigo Marquetek Ficobako gerentzia utziko du

Iñigo Marquet, azkeneko hamar urte hauetan Ficobako gerentea izan ondoren, beste ziklo profesional bati hasiera emango dio. Ficoba Fundazioko Patronatuak barru selekzio prozesu bat abian jarriko du.

Hamarkada bat Ficobako gerentea izan ondoren, Iñigo Marquet etapa profesional berri bati hasiera ematea erabaki du eta Gipuzkoako industria esparrura bueltatuko da. Ibilbide berri hau datorren apirilak 15ean burutuko da.

Hori dela eta, Ficoba Fundazioko Patronatuak Ficobako arduradun berria hautatzeko prozesua lehen bai lehen abian jarriko du. Zentzu honetan, posible da dagoeneko Patronatuaren asmoa aurreratzea; hau da, arduradun berria Ficobako lan taldeko pertsona bat izatea.

Erabaki honek garbi adierazten du harrobiarekiko apustua eta Ficobako giza taldeak urte hauetan jaso duen jakintzaren garrantzia berezia eta espezifikoa den sektore ekonomiko batean aditzen du ere .

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.