hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Basquetourrek, Aiaratourren laguntzarekin, "Aiaraldea berrikuntza eta elkarlan foroa" antolatu du
2012ko Otsaila

Basquetourrek eta Aiaratur erakunde turistikoak ,“Aiaraldeako Berrikuntza eta Elkarlan Foroa” antolatu dute datorren otsailaren 20rako. Eztabaida-guneaLaudioko Lamuza Parkeko Casa Matriz delakoan izango da, goizeko 10:00etatik aurrera. Bertan izango dira, besteak beste, Basquetourreko zuzendaria, Ana Izagirre, eta Aiaraturreko presidentea, Natxo Urkixo.

 

Ekimen hau Informazio eta Komunikazio Teknologien (TIC) erabileran jardunbide egokiak izateko programaren barruan kokatzen da eta “Aiaraldea eskualdeko enpresa turistikoetara zuzenduta dago, enpresa erakunde hauetan jarrera berritzaileak sustatzeko beharrei erantzuna emateko”, azaldu du Aiaraturreko presidentea den Natxo Urkixok.

Parte hartu nahi dutenek Laudioko Eskualdeko Turismo Bulegoan eman behar dute izena, bai 94 403 49 30 telefono zenbakira deituz, bai oficinadeturismo@laudiokoudala.net helbidera mezu bat bidaliz.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.