hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Etxepare Euskal Institutuak eta AIE-k lankidetza hitzarmena sinatu dute; euskal musika ekoizpenak Estatu mailan ezagutarazteko asmoz
2012ko Otsaila

Iaz hasitako elkarlanari segida emanez, Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak eta José Luis Sevillano AIE Asociación de Artistas, Intérpretes o Ejecutantes erakundeko zuzendari orokokorrak 2012. urterako hitzarmena sinatu dute gaur eguerdian, AIE-ko Madrileko egoitzan. Ituna Artistas en Ruta programaren eremuan garatuko dute. Izan ere, gaur bertan datorren hiruhilekoan egitasmoan parte hartuko duten taldeak hautatu dituzte, tartean, lehen aldiz, lau euskaldun: Jon Urrutia Trio, Jabier Muguruza, Sumisión City Blues eta Smile.

 

Hitzarmen honen xede nagusia euskal musika ekoizpenak Estatu mailan ezagutaraztea da; horrekin batera, balio artistiko berriei adierazpide esparru berriak eskaintzea, negu-parteko zirkuitu sendo eta egonkor bat sortzea eta Autonomia Erkidegoen arteko artisten trukea sustatzea ere gaur sinatutako itunaren helburuen artean daude.

Akordioaren ondorioz, Etxepare Euskal Institutuak diruz lagunduko du Artistas en Ruta, Estatuko artisten arteko truke kulturala sustatzeko amoz 1995ean sortu zen programa. Gainera, hiru hilabeteko zikloetan parte hartuko duten musika taldeak hautatzeko bileretan parte hartuko du. Aukeraketa egiteko bilera horietan esku hartuko dute, halaber, AIE-ko arduradunek, programan partaide diren beste Autonomia Erkidegoetako ordezkariek, bai eta musika prentsa espezializaturiko kritikariak ere.

Artistas en Ruta programaren metodologiari dagokionez, lehenik eta behin Estatu osoko aretoak aukeratzen dira urtero, egitasmoan parte hartzen duten erakundeek zehaztutako irizpide orokorrak aintzat hartuz. Ondoren, AIEk jaso dituen artisten eskaeren artean aukeraketa egiten da, hiru hiletik behin: zerrendarako hautatuak suertatzen diren horiek, dagokien hiruhileko (urtarrila-martxoa, apirila-ekaina, urria-abendua) kontzertu zikloetan parte hartzeko aukera
daukate.

Artisten eskaerak bi estilo modalitate nagusitan banatzen dira: Pop-Rock/ Kantautoreak eta Jazz / Musika Berriak / Sustrai Musikak; mota bakoitza, dagokion estiloa jorratzen duen aretoetan programatu ahal izango da. Hautaketa egiterakoan, gainera, artista hasiberri eta beteranoen presentzia bermatu beharra dago; gune geografiko bakoitzeko musika estilo ezberdinak eta Autonomia Erkidego desberdinak ordezkatzen dituzten artistak egotea ere kontutan hartzen dute.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.