|
|
|
|
|
2012ko Otsaila |
Etxebizitzen automatizazioa eta telekomunikazioa bateratuz, sistema honek ez du inolako alarmarik aktibatu beharrik eta dependentzia duen pertsonaren ingurua, ohiturak eta ezaugarriak kontutan hartuz, prebentziorako edo laguntzarako protokoloak jartzen ditu martxan. Masterreko ikasleek beste hiru enpresa proiektu ere aurkeztu dituzte: enpresei zuzendutako Sare Sozialarena, telefono mugikorren bitartez egin daitekeen ordainketa sistema batena eta arrantza sektorean espezializatutako energiaren ikuskaritzarena.
UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoak sustatutako GECEM Masterrak, ohiko diploma-banaketa ekitaldiarekin amaitu du bere XV.edizioa, non lizentziatutako gazteen enpresa-ideia berritzaileen gaitasuna azpimarratu den. Okasio honetan dependentzia duten adin nagusiko pertsonentzako tele-laguntza sistema original bat, enpresei zuzendutako sare sozial bat, arrantza sektorean espezializatutako energiaren ikuskaritzarako proiektu bat eta telefono mugikorren bitartez egin daitezkeen ordainketa sistema bat dira saritutako proiektuak. Sisdotel-Sistemas Domóticos Teleasistenciales izenez bataiatu duten proiektu irabazleari dagokionez, diziplina ezberdinetako talde batek aurkeztu du, hala nola, telekomunikazioetako bi ingeniarik (Ruth López eta María Gil), industria ingeniari batek (Arkaitz Larralde), soziologo batek (Juan José Reza) eta industria ingeniari tekniko batek (Javier Pérez). Domotika (etxebizitzen automatizazio teknologia) eta telekomunikazioa bateratuz, ezarriak dauden tele-laguntza zerbitzuen ondoan, konpetentzia abantaila bat eskaintzen digu proiektu berritzaile honek: dependentzia duen pertsonak inolako alarmarik aktibatu beharrik ez izatea.  Esan daiteke, proiektuaren balio erantsia horixe dela, erabiltzaileak edozein ezbehar izan eta ondorioz alarma aktibatzeko bere ahalmena mugatua geratzen den kasuetan erabilgarria izatea. ` Adimendun sistema ´ baten bitartez, dependentzia duen pertsonaren ingurua, ohiturak eta ezaugarriak kontutan hartu ondoren prebentziorako edo asistentziarako protokoloak jartzen ditu martxan sistema honek. 65 urtetik gorako populazioaren hazkundeak, bizimoduaren bilakaerak eta asistentziarako ereduen krisiak eraginda, teknologia demotikoen tele-laguntza sistemen gorakada egon da, kostuen murrizketa ekarriz eta mugimendu arazoak dituzten pertsonen arazoak konponduz nahiz zainketa berezia behar duten pertsonen autonomia luzatuz. Sisdotel proiektuarekin, etxebizitza bakoitza balioztatzen da eta irtenbide indibidualizatuak diseinatzen dira, sentsore mota ezberdinak jarriz (bolumetrikoak, erorketa sentsoreak, mugimenduzkoak, ate zabalketarenak, gainezkatzeenak, ke sentsoreak...) Proiektu irabazlearekin batera, Masterrak beste hainbat aitortza sari banatu ditu edizio honetan parte hartu duen 22 ikasleen artean: Juan José Reza, XV.edizio honetako ikaslerik onena bezala aukeratua izan da bere ikaskideen artean; Miguel López, ikasturteko ikasleen eta koordinadoraren arteko elkarlan onagatik saritua izan da eta Arkaitz Larralde, Masterreko ikasle ohien elkarteko edizio honetako batzordekide izendatu dute. Orain arte antolatu diren 15 edizioetan, graduondoko 399 ikasle inguruk parte hartu dute GECEM Masterrean. Enpresetako etorkizuneko goi-kargudunei jarduera-esparru desberdinetan erabakiak hartzeko behar duten ezagutza eta esperientziaz hornitzea da Master honen helburua. Diploma banaketa ekitaldia Graduondoko ikastaro honen XV. edizioari dagokion diploma eta sari banaketa, atzo ospatu zen Bizkaiko Abokatuen Bazkunaren Bilboko egoitzan, Nazario Oleaga Dekanoaren presidentziapean. Bertan izan ziren ere, Pablo Díaz de Basurto, Masterraren zuzendaria eta Roberto Puente, GECEM Masterreko aurreko edizioetako ikasleak biltzen dituen GECEMat elkarteko presidentea. Bertan izan ziren halaber, Masterreko Zuzendaritza-Kontseilua, irakasle ohiak eta ikasleen senideak. 15 hilabetetan banatutako 500 eskola-orduko iraupena eta 100 proiektuaren garapenean, zeregin exekutiboetan edo zuzendaritza karguetan lan egiten edo egingo duten goi-titulazioko profesionalei zuzenduta dago Masterra. Graduatuei prestakuntza akademikoan argitu gabe geratu diren alderdiak argitzeko aukera ematea da helburu nagusia, baita ezaguerak trukatzea eta beren ikusmoldea aberastea ere, beti ere enpresen lehiakortasunari begira. Xedea, geroko exekutiboei erabakiak hartzeko ezaguerak eta esperientzia ematea da eta horrez gain, enpresa proiektu bat osorik egiteko aukera ere. GECEM (Enpresen Lehiakortasunerako Kudeaketa Masterra) UPV/EHU Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Enpresa-Antolaketa Sailak, ingeniari, ekonomista eta abokatuen elkargoek, CEBEKek eta APDen Iparreko Ordezkaritzak sustatutako graduondoko ikastaroa da, Iberdrolak eta Bizkaiko Foru Aldundiak babesturik. GECEM Masterra Euskal Herriko Unibertsitatearen ekimen aitzindaria da, matrikulatutako ikasleei beren ogibideetako kudeaketan eta zuzendaritza arloko zereginetan era erraz eta praktikoan sakontzeko aukera ematen diena. Masterra zortzi moduluz osatuta dago, eta bakoitzaren ardura enpresa-kudeaketan eta irakaskuntzan esperientzia zabal-zabala duten profesionalen esku geratu da, aholkulariak, unibertsitate-irakasleak, teknologia zentroetako profesionalak eta enpresetako goi-kargudunak tarteko direla. |
|
|
AGENDA
|
Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa |
2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.
Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.
Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50 |
|
|
|
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua |
2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.
Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.
Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)
|
|
|
|
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN) |
2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.
Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.
Lekua: ADEGIko egoitza. |
|
|
|