hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
“Kooperatiben azala eta mamia, pertsonak protagonista” jardunaldia
2012ko Otsaila

Artez Euskara Zerbitzuak Kooperatibak hitzaldi-jar­dunaldi bat antolatu zu­en otsailaren 2an, Bizkaiko Fo­ru Aldundian. “Kooperatiben ­azala eta mamia, pertsonak protagonista” izeneko Topaketetan lana eta langileak elkar nahastu zituen alde bakoitzaren baloreak eta garrantzia agertuz.

Egitaraua zabala izan zen. Eki­taldiari hasiera emateko, Ja­bi­er Goienetxeak, Euskadiko Koo­peratiben Konfederazioko Lehen­dakariak, hitzaldia eskaini zuen. Ondoren, Borja Lastra, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Susta­pen Saileko Enpresen garapenerako atal burua, aritu zen “Zer da pertsonengan oinarritutako eraldaketa?” gaiarekin. Ildo horrekin jarraituz, Eva Isasik, pertsonengan oinarritutako eraldaketan ­aholkulari berezituak beste galdera bati erantzuna ematen saiatu zen, “Zergatik inbertitu pertsonengan?”.

 

Gonbidatuek eman zituzten hitzaldiak eta gero, Leire Solo­za­balek, Artez Euskara Zerbitzuko gerenteak, kooperatibak zergatik diren aproposak azaltzeari ekin zion. Gainera, Arritxu Zelaia, Es­tiñe Astorkia eta Pello Ruiz de Agi­rre, Artezeko kideek, parte hartu zuten eta amaitzeko, hausnarketa tailerra antolatu eta ondorioak atera zituzten.

Antolatzaileek ekitaldian ­agertu zuten moduan, “Koope­ra­tiben egitura apro­posa da pertsonengan oinarritutako eraldaketa bideratzeko”.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.