hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Enpresaren berrikuntzarako ‘lankidetza’ giltzarri dela aipatu dute hainbat adituk
2012ko Otsaila

Novia Salcedo Funda­zi­oak ‘think tank’ urtero antolatzen duten bilera prestatu zuen urtarriean, Mungiako Urgoiti de Lau­kariz Jauregian  (Bizkaia). Ekimen horretan lan-taldeko esperientziak aztertu ziren eta gogoetarako abagunea luzatu zuten.

Mintegia Sabino Ayestarán-ek,  EHU­ko Gizarte Psikolo­gia­ko katedradunak, gidatu zuen. Hasierako hitzaldiak koopera­tzen nola ikasi izan zuen abiaburu; honela, taldean egindako lanen hainbat esperientzia izan zituzten aztergai.

 

Ayestrán-ek azaldu zuenez, “pertsonak elkarlanean aritzea lortzea, beraien enpresek eta entitateek kooperazioan aritu ahal izatea eta komunitateak giza balioak ekonomikoen gainean ipini ahal izatea” gizarte berritzaileek duten oinarrizko erronketako bat da.
Aurtengo hitzaldiek ikasketa eta elkarlana landu zituzten.

Bestetik, Euskal Herriko ­osa­sun eta hezkuntza ekintzailea ere izan zituzten hizpide. Horrez gain, espazioaren banaketaren garrantzia eta teknologiak elkarlanean daukan pisua izan zuten aztergai. Mintegian adibide ­ugari ipinita, irtenbide teknikoen eta ekintzailetzak aurretik dituen erronken gainean hitz ­egin zuten Bizkaian elkartu zen aditu taldeak.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.