hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Teknologia eta Kirola uztartuko dituen hitzamena sinatu dute Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak eta Athletic Fundazioak
2012ko Otsaila

Athletic Fundazioak Parkean kokatutako Teknologiaren Interpretazio Zentroaren sustapenean kolaboratuko du. BTEK, gazteak teknologiara hurbiltzeko adibide paregabea da, robotika, nanoteknologia edota etxebizitzako aplikazioetan emandako azken aurrerapenak ezagutzeko aukera baitute. BTEKek Fundazioari eskaintzen dio bere udalekuetan zentrora bisitak egitea. BTEK, Teknologiaren Interpretazio Zentroak <http://www.parque-tecnologico.net/aPTBW/web/eu/btek/index.jsp> , Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearen <http://www.parque-tecnologico.net/aPTBW/web/eu/index.jsp>  eta Athletic Fundazioaren <http://www.athletic-club.net/web/main.asp?a=3&b=0&c=0&d=0&idi=0>  arteko lankidetza hitzarmenaren aurkezpena hartu du gaur arratsaldean. 2010.urtean inauguratutako BTEK, Bizkaiko Parkean kokatutako zentroa da, gazteak teknologiara hurbiltzeko eredu aproposa. Joan den udan, esaterako, arrakasta handia izan zuen Espainiako lehen udaleku teknologikoa antolatu zen bertan; 10 eta 16 urte bitarteko gazteek robotak eraiki eta programatzeko eta bideojokoak sortzeko gaitasunak landu zituzten udalekuotan.

Bizkaiko Parkeko presidentea eta zuzendaria, Francisco Berjon eta Txaber Ouro hurrenez hurren, Athletic Fundazioko Jose Angel Iribar, Jon Zapirain eta Jokin Garatea izan dira akordioa aurkeztu dutenak. Bere helburu nagusia BTEK, Teknologiaren Interpretazio Zentroa sustatzea izango da.

Hitzarmenari esker, Athletic Fundazioak antolatzen dituen Udaleku edota Kirol kanpusen egitarauaren barruan, parte hartzen duten gazteentzako BTEKera bisitak programatuko dira; Fundazioaren kide diren enpresekin ere urtean bisita bat egingo da BTEK eta Bizkaiko Parkeko instalazioetara.

BTEK, Teknologiaren Interpretazio Zentroak 2010.urtean zabaldu zituen ateak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean, teknologia gazteengana hurbildu eta kultura zientifiko-teknologikoa bultzatzeko helburuarekin. Bere jarduera abiarazi zuenetik hona, 3.792 bisita jaso ditu BTEKek, gehienak irakaskuntza zentruetakoak, iaz Udaleku Teknologikoak antolatu ziren bertan eta hainbat proiektutan ere hartu du parte, besteak beste Game Biotech edota Multipod. Hainbat aurkezpenen agertoki ere izan da zentroa, besteak beste, Teknopolis telebista saioa eta Iñaki Goenaga Fundazioaren bekak banatzeko ekitaldia. 2012.urterako aurreikusitako egitasmoen artean, BTEKek beste gizarte talde batzuetara zabaldu nahi du bere jarduna.

Teknologiaren Interpretazio Zentroa gune desberdinetan banatuta dago, gune bakoitzean teknologiaren esparru bat garatzen delarik; gure inguruan gertatu diren azkenengo aurrerapen zientifiko-teknologikoen berri ematen den gunea, etxean dauden teknologia berri eta berritzaileak lantzekoa, nanoteknologia eta bioteknologiarekin lotutako moduluak edota Robotikarena, zentroa bisitatu duten gazteen artean arrakastarik gehien izan duena, zalantza barik. BTEKek laborategi-tailer bat ere badu, gainerako guneetan ikusi eta ikasitakoa lantzeko tokia.

Bizkaiko Parkearen eta Athletic Fundazioaren artean egindako hitzarmenarekin, gazteen kirola eta teknologia uztartzea ahalbidetuko duten jardunak ere egingo ditu BTEKek. Honez gain, irakaskuntza zentroetan sustapen kanpaina bat egingo da Athleticeko jokalarien irudiarekin. Gaurko ekitaldian parte hartu duten guztiek goraipatu dituzte Teknologia Zentroaren instalazioak, kultura zientifiko-teknologikoa sustatzeko tresna paregabea dela azpimarratuz.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.