hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Confebask-ek Lan Erreforma aurrerapen garrantzitsutzat baloratzen du
2012ko Otsaila

Eduki eta inplikazioei buruzko analisi sakonagorik ezean, Euskal Entrepresarien Konfederakuntzak (Confebask) eta bere erakunde kideek (Adegi, Cebek eta SEA) beharrezkoa den bidean aurrerapen garrantzitsua bezala baloratu dute, Gobernuak joan den ostiralean onartutako lan erreforma sakona, transzendente eta ausarta. Euskal enpresariek erreformak azaltzen dituen oinarrizko helburuekin bat dator: lehiakortasuna sustatzen duten enpresen barne malgutasuneko mekanismoak laguntzea eta, haren ondorioz, enpleguaren mantenimendua, gertatzen ari den enpleguaren suntsiketa gelditzea eta kalitatezko eta egonkorra den enplegu berria sortzeko oinarriak ezartzen diren bitartean, gazteak eta iraupen luzeko langabetuak lan merkatuan sartuz, lan harremanak berritu, autonomoak eta ETEak babestu, hezkuntza sustatu eta enpresa berrien eraketa lagundu, arrazoirik gabeko absentismoaren aurka joan, beste elementuen artean.

Confebask-ek erreformaren azken helburua, eskaeran eta eskaintzan ematen diren aldaketei egokitzeko produkzio eta antolaketa egituretan aldaketa erraza eta azkarra eskaintzea izatea bereziki baloratzen du. Horregaitik, giza baliabideen kudeaketan erreformak sustatzen dituen barne malgutasuneko neurriak oso garrantzitsutzat hartzen ditu, euskal enpresek urte askotan zehar eskatu dituenak, merkatuak gaur ezarri dituen esakera zorrotzei denbora eta moduan erantzuna eman ahal izateko errazten duten mekanismoen bidez. Honi erantzuna ematea proiektu enpresarial baten bideragarritasuna edo bere eza bermatzen eta azaltzen duena da.

Confebask-ek kontratazioa sustatzeko neurriak ezartzea oso garrantzitsua dela pentsatzen du baita ere, lan merkatuan sartzeko zailtasun handienak zituzten kolektiboengan bilduz, emakumeak, iraupen luzeko langabetuak eta, oso bereziki, gazteak. Azken hauei gizarte honek erantzun azkarra eta positiboa zor zien, lan merkatu hone bidegabeko dualtasuna mantentzen ez jarraitzeko, kolektibo batzuen kontratazioa ez sustatuz, beste batzuen baldintzak zurruntasunarekin bermatuz.

Euskal enpresarien taldeak hezkuntzaren sustapenerako ezarri diren neurriak goraipatzen ditu, helburu honetan, bai Confebask-ek, bai bere erakunde kideek, lan egiten egon baitira 20 urtetan zehar prestakuntza partekatua, lantokiko prestakuntza eta beste batzuk bezalako programa eta ekimenen sustraiak, orain ezarri nahi diren eredu batzuetan oinarritzen dira.

Confebask-ek eta bere erakunde kideek, bestalde, enpresek lan harremanaren desagertzea eragiten duen erabakiak hartu ahal izateko arrazoiak argitzea baloratzen dute, eta enpresen egoera alde batera utzita, egoera ekonomikoa, produktiboa, teknologikoa edo antolaketako egoerak moementu bakoitzean nahitanahiezkoak eragiten zuten neurriak hartzeko gaitasuna zaila egiten zuen tutoretzak kentzea baloratzen dute baita ere.

Espainiar lan merkatuaren egoera, bere zorroztasunak, gertatu den lan hondamena, gazteen itxaropen eza eta enplegua eratu ez ezik, gure ekonomia eta gure gizartearen egungo eta etorkizuneko garapena baita ere bermatzen duten enpresen beharrak hobeto eta gehiago zaintzearen beharra, atzeraezina den eskaera dela nabarmentzen dute euskal enpresarien taldeak.

Confebask-ek eta bere erakunde kideek, bestalde, euskal enpresariek bai krisi honetan, bai bere eguneroko kudeaketan erakutsi duten ahalegina eta konpromesua aipagarria dela pentsatzen dute. Honi esker, Estatuan baino langabezi tasa erdia eduki ez ezik, giza baliabide kualifikatuak edukitzea baita ere, enplegarritasun handiagorekin eta egoera lehiatsuenetan egotea eta beste alorretan baino garapen eta onura maila altuagoak izatea lagundu gaituena.

Confebask-ek, ahalegin honek, euskal enpresarien taldeak enpresa enplegu eta onura sortzaile bezala ulertzen duela erakusten duela nabarmentzen du eta gizartearekiko duten erantzunkizun eta konpromesu horrekin kontsekuenteak beti izan direla baita ere, eta horrela jarraituko dutela, txarto ulertu diren neurri batzuk eragin duten beldurren arren.

Onartu diren neurrien eta enpleguaren eta aberastasunaren eraketarekiko enpresen eta enpresarien inplikazioatik harantz, Confebask-ek, jarduera eta hazkundea laguntzen duten neurriak hartzea eskatzen du eta ekonomia, kontsumoa, inbertsioa eta hazkundea pizteko beste jarduerak martxan jartzea eskatzen du baita ere.

Horregaitik, erakunde honentzat, defizitaren murrizketa, finantzen onbideratzea eta lan merkatuaren funtzionamendu onetara doazen neurrietaz gain, ekonomi erreala piztea nahitanahiezkoa eta larria da eta atzerapenik gabe, bai espiniar administrazioatik, bai euskaldunatik, bai europarratik.

Iturria: Confebask.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.