hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
EAEko esnetarako behien ongizatea hobetzeko lerroa baimendu du Euopak
2012ko Otsaila

Abeltzaintzako ustiategietan abereen ongizatea hobetzeko laguntzak onartu ditu.

Euskal Autonomia Erkide­goan kokatzen diren esnetarako behien ongizatea bermatuko duten laguntza le­rro­ak onartu berri ditu Euro­pa­ko Batzordeak. Honela, baimendutako gehieneko aurrekontua 3,6 milioi eurokoa izango da eta Eusko Jaurlaritzak zein interesa duten aldundiek ordainduko lukete hiru urteko epealdian.
Pilar Unzaluk, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazari­tza eta Arrantza sailburuak adi­e­razi zuenez, "baimen hori 2010­- ­eko hondarretatik egin dugun ­egundoko lanaren aitormena da eta lan hori sektorearen talde teknikoarekin, sindikatuekin, elkarte profesionalekin eta foru aldundiekin egin da, laguntza horiek abian jarri ahal izateko".

Laguntzak ura eta elikagaiak hobetzera bideratzen dira, abereak gordetzeko baldintzak hobetzeko edo askatasunez bazkan ibiltzeko lurzatiak prestatzera.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.