hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Eusko Jaurlaritzak Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriak banatu ditu
2011ko Abendua

bikain
BIKAIN.
Aurtengo sarituak Guggenheim museoan antolatutako ekitaldian. Argazkia: www.euskalit.net

Sariek enpresen kudeaketa linguistikoaren kalitatea egiaztatzen dute. Aurten, zazpik oinarrizkoa eskuratu dute, beste hainbestek zilarrezkoa eta bostek, urrezkoa.

Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriak banatu berri dituzte, Bilboko Guggen­heim museoan. Hala, Blanca Ur­gell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak, Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Nuria Lopez de Guereñu Confebask-eko idazkari nagusiak ziurtagiriak eskaini zituzten.

Euskararen errekonozimendu hauek Eus­ko Jaurlaritzak ­ematen duen ziurtagiri ofizial, publiko eta doakoa da, eta euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duten enpresa nahiz erakundeei ematen die. 2009. urtean 25 erakundek jaso zuten ziurtagiria; 2010ean, berriz, 19k, aurten bezala.

Bikain 2008. urtean sortu zuen Eusko Jaurlaritzak, enpresen kudeaketa linguistikoaren kalitatea egiaztatzeko, enpresek zenbateraino darabilten euskara neurtzeko. Orain arte 93 ziurtagiri eman dira, aurtengoak barne, hiru mailak kontuan hartzen baditugu: oinarrizkoa, tartekoa edo zilarrezko eta gorena edo ­urrezkoa. Hala, 2011n ziurtagiria erdietsi duten 19 erakunde ­eta enpresatatik zazpik oinarrizkoa eskuratu dute, beste hainbestek zilarrezkoa eta bost erakunde ­edo enpresak urrezkoa.

Ziurtagiria ebaluatzaile talde batek eginiko kanpo-ebaluazioaren ondoren lor daiteke. Lan horretan, ebaluatzaileen lana ezinbestekoa da, taldean aritzen dira eta ebaluazio bakoitzeko lan talde bat osatzen da. Egun, Bika­i­neko Ebaluatzaile Klubak 225 pertsona ditu eta aurtengo ebaluazioan 86 ebaluatzailek hartu dute parte. Ildo horretatik, Blan­ca Urgell Eusko Jaur­laritzako Kultura sailburuak argi eta garbi esan du “ebaluatzaile boluntario horien laguntza eta ­ekarpenik gabe ezinezkoa litzatekeela Bika­in ziurtagiri-sistema aurrera eramatea”.

Euskararen normalizazioa lortzeko ahalegin horretan, lan munduak ere funtzioa ga­rran­tzitsua betetzen du inondik ere. Auzmendiren aburuz, “lantokietan euskararen presentzia ­eta ­erabilera bultzatu behar dira politika eraginkorrak abian jarrita, eta enpresaburu, sindikatu nahiz langileen laguntza eta parte-har­tzearekin. Euskarak balio ­eran­tsia ematen dio enpresari, ­eta enpresek beraiek ere ekarpen handia egiten diezaiokete eta ­oraindik gehiago egin diezaiokete euskarari”.

Urrezko ziurtagiria lortu dute honakoek: Elay, Elgoibarko Ikas­tola, Birzikla, Bermeo eta Arra­sateko Udala. Zilarrezkoa: CAF, TSST, Copreci Koope­ra­ti­ba, Ilarki Elkargoa, Kursaal El­kar­gu­nea, Mendaroko Ospitalea eta ­GFA. Oinarrizkoa: Gipuz­ko­a­ko Emergentziak UTE, Ortza­dar SL, Zumarragako Ospitalea, Cav­sa, Encartaciones SA, Osa­­ki­detza Gipuzkoa Mendebaldeko Esku­al­dea eta Galdakao-Usan­solo Os­pitalea.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

Banner

AGENDA

Lan erreformari buruzko jardunaldiak

2012/02/29. APD-k lan erreformari buruz hitz egiteko jardunaldiak antolatuko ditu Vitoria-Gasteizen; gainera Donostian (hilaren27an) eta Bilbon (martxoaren 5ean) ere burutuko dira.

Noiz: Otsailaren 29an; 09:00etatik 12:45etara.
Lekua: Silken Ciudad de Vitoria Hotelean (Portal de Castilla, 8).

 
Goi Mailako Prestakuntza Salmentan eta Salerosketa Harremanetan: Mugarik Gabeko Ahalmena Salmentetan

2012/03/12. “Ikastaro hau guztiz praktikoa eta “kalean” frogatua da;, bereziki eratuta dago salmentan diharduten profesionalentzat, han ikasiko baitituzte arlo honetara aplikatutako giza psikologiaren tresnarik aurreratuenak; PNL (Programazio Neurolinguistikoa) eta Adimen emozionala, eta baita beste tresna hauek ere: Komunikazio eraginkorra eta Giza Harremanen Gestio Pertsonala. Antolatzailea(k): Iñigo Saez de Urturi. Formación de Directivos.

Noiz: Martxoaren 12tik 16ra bitartean, 16:00etatik 20:00etara.
Lekua: Arabako Teknologia Parkea.

 
Euskara Entitate Publikoetan

2012/02/02. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak antolatu dituen jardunaldiok, elkarlanerako abiapuntu izatea dute helburu. Goiz eta arratsalde bateko lansaioan, aukera izango dugu elkar ezagutu, esperientziak partekatu eta arlo honetan gabiltzanon beharrizanak, iritziak, ideiak eta ardurak jasotzeko, aurrerantzean etorriko diren eskakizunei aurre egiteko pausoak zehazten joan gaitezen, batez ere datorren plangintzaldiari begira. Doakoa.

Noiz: Otsailaren 2an, 08:30etatik 17:45etara.

Lekua: Arabako Teknologia Parkean.