|

Ekitaldian parte hartu dute, besteak beste, Jabier Larrañaga, Kutxa Enpresetako zuzendaria; Aizpea Goenaga, Etxepare Institutuko Zuzendaria; Pedro Esnaola, Gipuzkoako Merkataritza Ganberako Presidentea, Ikerne Badiola, Kultura Diputatua eta Jon Uriguen, Berrikuntza Diputatua.
Sariak hartu dituzte: Francisco Javier Ruiz Alfaro IPARBUS S.A.-ko gerenteak; Santiago Amiano NORK 2 S.L.-ko gerenteak; Andrés Arbulu ELAY-ko Euskara komisioko arduradunak; Marisa Arriola BIC BERRILAN-eko gerenteak eta ARTELEKU-ko ordezkariek: Goretti Arrillaga, liburuzaina; Nerea López, artista; Mercedes Sánchez, artista; Anne Antza eta Guillermo Millan, dantzariak.
2011ko azaroak 24. Lanabesa-k euskaraz idatzitako salmoiak, Kutxaren babesarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Lanabesa Sariak banatu ditu bost enpresen eta erakundeen lana goraipatzeko. Sari-emate ekitaldia azaroaren 24an antolatu da, Miramongo Eureka! Zientzia Museoan.
Hirugarren urtez banatzen diren sari hauek enpresek eta erakundeek egunero garatzen duten lanaren bost atal ezberdin nabarmendu nahi izan dute: ibilbide profesionala, IPARBUS S.A.; berrikuntza, NORK 2 S.L.; euskara enpresan, ELAY; ekintzailetza, BIC BERRILAN eta kultura ekintza, ARTELEKU.
Lanabesak antolatu du sari-emate ekitaldia eta bertan izan dira: Unai Aizpuru, Lanabesa eta Periodico Gestión-eko editorea; Ianire Renobales, Lanabesa edizioko arduraduna; Maria Arroyo, Gestión edizioko arduraduna; Idoia Bilbao, kanpo harremanak; Urko Guisasola eta David Tapuerca, Lanabesakoak.
Ekitaldira hurbildu dira, besteak beste: Ikerne Badiola, Kultura Diputatua; Jon Uriguen, Berrikuntza Diputatua; Pedro Esnaola, Gipuzkoako Merkataritza Ganberako Presidentea; Jabier Larrañaga, Kutxa Enpresetako Zuzendaria; Aizpea Goenaga, Etxepare Institutuko Presidentea; Inaxio Oliveri, Mondragon Unibertsitateko Errektore ohia; Eneko Andueza, Eibarko Udaleko Zinegotzia; Jose Maria Sors, Elkarreko gerentea; Jon Etxabe, Adegitik; Urko Odriozola, Elkargitik; Javier Zuazo, Onkologikotik; Mila Garnica, Kutxa Fundaziotik; Cristina Licerazu eta Idoia Biteri, Kutxatik; Leire Okarantza, Fagor Taldetik; Jose Poza, Ibercom enpresako gerentea; Javier Bastida; Elmubas enpresako gerentea; Ignacio Zuzuarregi, Eureka Zientzia Museoko Zuzendaria.
Iparbus S.A. (Ibilbide profesionala) Enpresak bidaiariak errepidez garraiatzeko sektorean lan egiten du 1953az geroztik. Urte hauetan zehar, etengabeko inbertsioa egin du pertsona eta autobusetan, baldintza ezin hobetan bidaia dezazten. Iparbus enpresa dinamikoa da, kalitatea etengabe hobetzearen aldekoa, irtenbide orokorrak zein pertsonalizatuak eskaintzen dituena eta zerbitzuak etengabe planifikatzen dituena. Autobusen flota handia eta modernoa dute eta herrialde barneko nahiz herrialde arteko bidaiak egiten ditu.
NORK 2 S.L. (Berrikuntza) Irunen kokaturik dagoen Nork2 enpresa eraikuntzaren sektorerako lan egiten du. Zehazki, tresna-jasogailuentzako frenoak eta motorrak egiten ditu. Enpresa hau Santiago Amiano Salaverriak sortu zuen 1995. urtean eta pixkanaka euren teknologia propioa garatzen hasi ziren. Hala ere, merkatuak eskaintzen dituen negozio aukera ezberdinei erreparatuz, bere jarduera dibertsifikatu du azken urte hauetan, motorren produkziora eta bere aplikazioetara zuzendu baitu eginkizuna. Enpresa gaztea izan arren, jasotzaile sektoreko enpresa garrantzitsuenei hornitzen die bere produktuak.
ELAY (Euskara enpresan) Antzuolan kokatzen den ELAY enpresa 1965an eratu zen. Hasiera batean, piezen mekanizazioan aritzen zen, baina hamarkadak igarota, nazioarteari ateak ireki zizkion. Produkzioaz gain, ELAYk badu xarma berezia, Antzuolakoa lehena izan zen bat egiten euskara-planekin. Euskara eta lan-mundua uztartzeko asmoa berehalakoa zen eta, horiek horrela, 1991n Elhuyar Kultur Elkartea zenak eta Eusko Jaurlaritzak lankidetza akordio bat sinatu zuten. Eta hartan parte hartu zuen ELAYk.
BIC BERRILAN (Ekintzailetza) BIC GIPUZKOA BERRILAN, Gipuzkoako Enpresa eta Berrikuntza Zentroa da eta 1993tik, berrikuntza-erronka izan daitekeen enpresa-ekimen orori laguntza eskaintzeko asmoz, hainbat jarduera garatu ditu. Enpresa Berriak sortzeko, enpresak dibertsifikatzeko eta badiren enpresetan berrikuntza sustatzeko laguntza eskaintzea da beraien helburua. Hori horrela, pertsona ekintzaileak trebatzen dituzte, ideia berriak jaso eta tutore-laguntza eskaintzen diete enplegua sortzeko helburuarekin; halaber, laguntza teknikoa eta azpiegiturari dagokiona ere eskaintzen dute.
ARTELEKU (Kultura ekintza) Arteleku-Tabakalera Sorkuntza Zentroa Gipuzkoako Foru Aldundia eta Tabakaleraren artean sinatutako hitzarmenaren ondorio da. Bere egitekoa ikus-entzunezko garapena duten alor artistiko ezberdinetako sorkuntza proiektu berritzaileak sustatzea da: arte plastikoak, argazkigintza, animazioa, zinea, soinua, eszena, etab. Era berean, ikasketarekin eta topaketarekin lotutako lan lerroak garatzen ditu, kontuan izanik sortzaile, artista nahiz ikus-entzunezko sektoreko profesionalak, eta zentroko ohiko erabiltzaileak nahiz kultura garaikidean interesa duen hiritar oro.
Lanabesari buruz. Lanabesa enpresen munduan gaurkotasunari buruzko informazioa eskaintzen duen euskara hutsez idatzitako salmoi bakarra da. Hilero argitaratzen da eta EAEn eta Nafarroan banatzen da. Lanabesaren lehen helburua enpresetan, erakundeetan eta bulegoetan bere lana euskaraz garatzen duten pertsonen eskuetan euskal eta nafar ekonomia eta enpresa munduaren analisirako eta informaziorako tresna bat jartzea da. Era berean, Lanabesa-k lan-eremuan euskararen garapenaren eta normalizazioaren alde ere egin nahi du.
          
|