hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Innobasquek ahalmen handiko euskal enpresak “azeleratzen” ditu
2011ko Azaroa

innobasque Hib (High Identity buildings)
Innobasque.
Goñi, Antelo, Zulaika, Moro eta Lakuntza prentsaurrekoan.

hib izan da innobasqueren enpresa azeleragailuaren zigilua hartzen lehen enpresa. Horrek presentzia globaleko enpresa berritzaile bezala ziurtatu du.

Hib (High Identity buildings) Ondarroako (Biz­ka­ia) ingeniaritza bat da zi­en­tzia eta teknologiako azpiegituren garapen integralean ari­tzen dena. 2008an sortua bada ­ere, dagoeneko konpainia arra­kasta­tsua da, sendotua, joan den ekitaldian hiru milioi euro baino gehiago fakturatu zituena eta 15 pertsonari lana eman ziena.

Be­ren ahalmenaz jabeturik, Inno­basque, Berrikun­tzako Euskal Agentziara hurbildu ziren, zeinek Enpresak Azele­ratzeko bere dinamikaz, kontraste-talde baten aurrez aurre jarri baitzuen enpresa. Talde hori Innobasqueren bazkide-sare indartsuko 150 eragile aditu baino gehiagoren osagaia da, eta haiek proiektua baliozkotu zuten; haren balioa ­aliantzak, bazkideak, finantzazio-aukerak, mentoreak, kontraste-lanak bialtzen eta prozesuan laguntzen baitago.

Hala kontatu zuen Adelmo Antelok, hib-en sustatzaileak “En­presak azeleratzea: nola bi­hur­tu presentzia globaleko enpresa berritzaile” jardunaldian, Innobasqueko Asteartearen parte den horretan. Juan Rosas-ek ­ere parte hartu zuen, Bankinter Be­rrikuntzako Fundazioaren zuzendariak; Imanol Cuétara, SPRI Taldeko Sustapen eta Enpresa Ga­rapeneko zuzendariak; Javier Goñi Cidetec-eko Marketing eta zuzendari komertzialak; Carlos Mora, Documenta-en sustatzaileak; eta Ignacio Lacunza, Gaizka Zulaika, José Maria Villate eta Guillermo Ulaciak, Enpresak Azeleratzeko Dinamikaren arduradunak, Inbertsio-zuzendariak, zuzendari nagusiak eta Inno­bas­queko presidenteak, hurrenez hurren. hib izan da Innobas­queren Enpresa Azeleragailuaren zigilua hartzen lehen enpresa eta horrek  presentzia globaleko enpresa berritzaile bezala ziurtatu du.

Ho­rrek esan nahi du gutxienez baduela ahalmena bere salmenten %25 duela hiru urte merkatuan sartutako produktuetatik etor da­i­tezen; bere salmenten %25 gutxienez esporta dezan eta bere langileria %20 baino gehiago gehitu ahal izateko hiru urtetan. Ho­rrela, hib Innobasqueren eta prozesuan lagunduko duen haren sare osoaren eskutik sartzen da enpresen azeleragailuan. Ha­ren helburua 30 milioi faktura­tzea da datozen bost urteetan, hau da, bere fakturazioa hamarrez biderkatzea bosturteko batean.

hib ez dago bakarrik dinamika horretan. Doocuments enpresa, on line dokumentuen jarraipen agortzaile bat egiten duen softwarearen sortzailea ere bizkaitarra da eta prozesuaren aurre-fase batean dago. Espero izatekoa da, azeleratzearen ondoren, bera ere euskal ekonomiaren traktore bihurtu ahal izango dela, zeren eta enpresa hauek baitira sistemari lehiakortasunaren ­ekar­­pena egiten diotenak, ingurunean aberastasuna sortuz eta kualifikazio handia eskatzen duten eta balio erantsi handi bat ­ekartzen duten lanpostuak sortuz.

Hauek dira Euskadik ingurune global batean lehiatzeko beharrezko ­eraldaketaren lider diren enpresak. Krisitik bizkor irtetearen gakoa trakzio-ahalmen handiko enpresa-proiektu berriak detektatu, hautatu eta haiei laguntzeko erabiltzen den bizkortasunean da­go. Innobasqueren Enpresak Aze­­leratze dinamikarekin lanki­de­tzan ari den bazkide-sareak hogeita hamarren bat proiektu aztertu ditu, eta haietatik zortzik bakarrik gainditu dute ezarri zaien iragazkia. Gainerakoak ­ekintzailetzari laguntzeko euskal ekosistemara birbideratu dira.

Juan Rosas, Ban­kinter Berri­kuntzaren Fun­dazio­ko zuzendariak, ekintzailearen ­irudia erreibindikatu zuen. Ekintza­iletzako euskal ekosistema ere aztertu zuen, zeinen industria-tradizioa nabarmendu baitzuen, haren ­ahal­egin jarraitua berrikun­tza­rako, bai eta haren esperien­tzia ­eta berrikuntza-gaitasuna industria-politiken barrutian ere. Ro­sasek atentzioa deitu zuen “nazioarte-mailan lehiakorrak” diren klusterrei buruz, eta “abantailako elementutzat” hartu zituzten.

Guillermo Ulaciak, Innobas­queko presidenteak, esan zuen “hazteko ahalmen handiko enpresa berritzaile eta presentzia globaleko hauetan dago gure ­ekonomiaren oraina eta geroa, palanka-lana egiten baitute herrialde hau eraldatzeko. He­mengo enpresak dira, Euskadin tokiko ekintzaileek sortuak, eta osagaitasun berritzaile handia dutenak.

Oraingoz ez dira oso ­ugariak, baina elikatzeko erabil­tzen duten sare bat eratzen dute, sinergiak, lankidetzak, negozioak, hitz batean, ekonomia berraktibatzeko giro egoki bat sor­tzen duena.”

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

Banner

AGENDA

Lan erreformari buruzko jardunaldiak

2012/02/29. APD-k lan erreformari buruz hitz egiteko jardunaldiak antolatuko ditu Vitoria-Gasteizen; gainera Donostian (hilaren27an) eta Bilbon (martxoaren 5ean) ere burutuko dira.

Noiz: Otsailaren 29an; 09:00etatik 12:45etara.
Lekua: Silken Ciudad de Vitoria Hotelean (Portal de Castilla, 8).

 
Goi Mailako Prestakuntza Salmentan eta Salerosketa Harremanetan: Mugarik Gabeko Ahalmena Salmentetan

2012/03/12. “Ikastaro hau guztiz praktikoa eta “kalean” frogatua da;, bereziki eratuta dago salmentan diharduten profesionalentzat, han ikasiko baitituzte arlo honetara aplikatutako giza psikologiaren tresnarik aurreratuenak; PNL (Programazio Neurolinguistikoa) eta Adimen emozionala, eta baita beste tresna hauek ere: Komunikazio eraginkorra eta Giza Harremanen Gestio Pertsonala. Antolatzailea(k): Iñigo Saez de Urturi. Formación de Directivos.

Noiz: Martxoaren 12tik 16ra bitartean, 16:00etatik 20:00etara.
Lekua: Arabako Teknologia Parkea.

 
Euskara Entitate Publikoetan

2012/02/02. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak antolatu dituen jardunaldiok, elkarlanerako abiapuntu izatea dute helburu. Goiz eta arratsalde bateko lansaioan, aukera izango dugu elkar ezagutu, esperientziak partekatu eta arlo honetan gabiltzanon beharrizanak, iritziak, ideiak eta ardurak jasotzeko, aurrerantzean etorriko diren eskakizunei aurre egiteko pausoak zehazten joan gaitezen, batez ere datorren plangintzaldiari begira. Doakoa.

Noiz: Otsailaren 2an, 08:30etatik 17:45etara.

Lekua: Arabako Teknologia Parkean.