hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Elkargik profesionalentzako XII. Finantza Foroa antolatu du Bilbon
2011ko Urria

elkargi

Elkargi, E.G.E.k Elkarre­ki­ko Garantia Elkarteak
antolatutako ‘Fi­nantza Zu­zen­daritzaren ­eginkizuna enpresen lehiakortasunaren hobkun­tzan’ izeneko jardunaldiak maila goreneko gaurkotasunezko hi­tzaldiak bildu zituen irailaren 21ean Bilboko Euskalduna Jau­regian.

Inaugurazio hitzaldia Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Oga­sun Sailburua den Carlos Aguirrek eskaini zuen. Honela, Sailburuak egungo testuinguruaren gaineko testuingurua islatu zuen. Bestetik, euskal ekonomiaren hazkunde aurreikuspena azaldu zuen. Ostean, Vic­toriano Susperregui, Elkargiko presidentea, eta Jesus Alberdi, Aholkulari delegatua aritu ziren eta programako hitzaldiei eman zitzaien hasiera.

Foroan enpresaren finantza, ekonomia eta kudeaketari buruzko alor nabarmenenak errepasatu ziren; adibidez: aurrekontuen egonkortasuna eta finantza kontrola; merkataritza-arriskuaren, kobrantzaren eta berankortasunaren kudeaketan efizien­tzia; egungo ingurunean likidezia kudeatzeko gakoak...

Finantza aretoa.
Foroan, hitzaldiekin batera, Finantza eta Diru­zaintzaren Aretoa burutu zen. Ber­tan, Elkargiren Finantza Ah­ol­kularitzaren Saileko adituak ­eta enpresen finantza kudeaketaren inguruko zerbitzuak eskaintzen dituzten beste enpresetako profesionalak elkartu ziren. Stand desberdinetan irtenbideak ematen aritu ziren foroa iraun bi­tartean.

Egun, Elkargi erreferentea da enpresa-finantzaketan eta informazio, trebakuntza edo kudeaketa-finantziarioan. Victoriano Susperregui Elkargiko presidenteak foroan bertan adierazi zuenez, “Elkargitik, beste neurrien artean, kudeaketa ekonomiko-finantziario bikain baten aldekoak gara, krisialdiari au­rre egiteko tresna egoki gisa”.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.