hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Powertrack, Spain Cleantech Open-aren irabazlea
2011ko Urria

PowertrackIRABAZLEAK. Xabier Sabalza Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendariaren eskutik jaso zuten saria Powertrack-ekoek.

Powertrack enpresak aurkezturiko ekimenak irabazi du ‘Spain Cleantech Open’, tek­nologia berriei buruz munduan dagoen lehiaketarik garrantzi­tsuena, eta Deustuko Uni­ber­tsitateak eta Opinnok antolatua. Lehiaketa hau nazioarteko beste baten parte da, eta finala azaroan izango da San Fran­tzis­kon (Ka­lifornia, AEB). Dex­ma, Sin­te­nergy, Wattiocorp eta JB In­genieros enpresen proiektuak ­izan dira finalistak.

Lehiaketa hau Cleantech Day-ren barruan sartuta dago, ­eta egun hori joan zen urriaren 4an ospatu zen Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean, elkarlanean antolatuta Innobasque-Be­rrikuntzaren Euskal Agentziak ­eta Deustuko Unibertsitateak.

Horrela, Innobasque sareko eko-berrikuntzako adituen ba­tzordeak hautaturiko hamahiruetako sei euskal enpresak Eu­rope Cleantech Advisory Board eta ­erreferentziazko enpresa-taldeen aurrean aurkeztu zituzten beren proiektuak. Cleantech Gro­up-­eko Europe Cleantech Advisory Board 16 inbertsiogile, inbertsio-funts eta nazioarteko enpresa ospetsuk osatzen dute, 100 eta 300 milioi euro arteko zorroa du bakoitzak, eta guztira Europan 3.000 milioi euro baino gehiago suposatzen du horrek. Enpresak, bestalde, teknologia garbien sailean kokatzen saiatu dira, inber­tsiogile eta korporazio handien munduko sarearekin, Europe Cleantech Advisory Bo­ard-ek ordezkatuarekin, ezarritako harremanari esker.

Teknologia garbien munduko lehiaketarik garrantzitsuena da.

Spain Cleantech Open irabazi duen Powertrack enpresak ­energia sortzeko mekanismoen errendimendua optimizatzen du­­­en proiektua aurkeztu du. Ma­drilgo enpresa honek eskarmentu handia du belaunaldi berriko transmisio aldakor jarraituen sistema mekanikoetan, ha­inbat sektoreri, besteak beste automobilgintzari, aplika dakizkiokeelarik.

Opinnok eta Deustuko Uni­ber­tsi­­tateak, IDAE-Ener­giaren Dibertsifikazio eta Aurrezkirako Institutuaren eta SPRI-EAEko Eraldaketa Lehiakorrerako Sozi­e­ta­tearen babesarekin, bigarren urtez jarraian sustatu dute lehiaketa arrakastatsu hau. Ekimen honen helburua sortu berri diren enpresei (“start up”) eta ekintzaileei beren proiektuak eta negozio-ideiak gauzatzen laguntzea da, aukerak eta baliabideak emanez nazioarteko testuinguruan aurkeztu ahal izan ditzaten.

Cleantech Day harreman-foro arrakastatsua bilakatu da teknologia propioak edo/eta berri­tzaileak dituzten inbertitzaile, enpresa eta unibertsitatearen artean, teknologia garbietako euskal enpresei aukera ematen baitie inbertsioak egiteko, bazkideak ­edo bezeroak/hornitzaileak bila­tzeko, eta merkatuan kokatzeko.

Ikusgaitasuna eman zaie Eus­kadik teknologia hauetan dituen gaitasunei, eta duela gutxi Patxi Lopez lehendakariak aurkezturiko EcoEuskadi 2020 Es­trategian zehazturiko helburuekin bat datorren herri-egitasmoa transmititu da, hor hazkunde-bektore kritikoa izanik berrikuntza.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

Banner

AGENDA

Lan erreformari buruzko jardunaldiak

2012/02/29. APD-k lan erreformari buruz hitz egiteko jardunaldiak antolatuko ditu Vitoria-Gasteizen; gainera Donostian (hilaren27an) eta Bilbon (martxoaren 5ean) ere burutuko dira.

Noiz: Otsailaren 29an; 09:00etatik 12:45etara.
Lekua: Silken Ciudad de Vitoria Hotelean (Portal de Castilla, 8).

 
Goi Mailako Prestakuntza Salmentan eta Salerosketa Harremanetan: Mugarik Gabeko Ahalmena Salmentetan

2012/03/12. “Ikastaro hau guztiz praktikoa eta “kalean” frogatua da;, bereziki eratuta dago salmentan diharduten profesionalentzat, han ikasiko baitituzte arlo honetara aplikatutako giza psikologiaren tresnarik aurreratuenak; PNL (Programazio Neurolinguistikoa) eta Adimen emozionala, eta baita beste tresna hauek ere: Komunikazio eraginkorra eta Giza Harremanen Gestio Pertsonala. Antolatzailea(k): Iñigo Saez de Urturi. Formación de Directivos.

Noiz: Martxoaren 12tik 16ra bitartean, 16:00etatik 20:00etara.
Lekua: Arabako Teknologia Parkea.

 
Euskara Entitate Publikoetan

2012/02/02. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak antolatu dituen jardunaldiok, elkarlanerako abiapuntu izatea dute helburu. Goiz eta arratsalde bateko lansaioan, aukera izango dugu elkar ezagutu, esperientziak partekatu eta arlo honetan gabiltzanon beharrizanak, iritziak, ideiak eta ardurak jasotzeko, aurrerantzean etorriko diren eskakizunei aurre egiteko pausoak zehazten joan gaitezen, batez ere datorren plangintzaldiari begira. Doakoa.

Noiz: Otsailaren 2an, 08:30etatik 17:45etara.

Lekua: Arabako Teknologia Parkean.