|
|
|
|
gertakizunak
|
2012ko Otsaila |
|
Donostiako Sustapenak enpresa eta eragile profesionalei prestakuntza espezializatutako aukerak emango dizkie eta sektoreko azken joeran hurbilduko ditu hirira. Hori guztia ikus-entzunezko industriari eta industria digitalari lotutako enpresa-sarea indartzeko asmoz, eta negoziorako eta enplegu kualifikaturako aukera berriak sortuz.
|
|
2012ko Otsaila |
Gipuzkoako Sendagaigileen Elkarteak (GSE) hiritarrei azken belaunaldiko mugikorren bidez lurraldeko farmaziei buruzko informazio guztia eskuragarri izateko aukera eskainiko dien aplikazioa aurkeztu du. Aplikazioa euskaraz eta gazteleraz dago eskuragarri eta smartphonen bidez behera karga daiteke. Beste erabilera batzuen artean, esaterako erabiltzailea dagoen lekutik hurbilen duen farmazia erakusten du eta farmazia eta guardiako farmazien bilaketa azkarra egiteko aukera eskaintzen du. Farmazia Elkargoen arteko egitasmo aitzindaria da, gaur egun merkatuan dauden bitarteko hedatuenek eskaintzen dituzten aukeren aldeko apustua egiten du (web mobile, android, iphone eta java) eta lehenengoz NFC teknologia erabiltzen du edukien behera karga egiteko.
|
|
2012ko Otsaila |
|
2009an abian jarri zen.
|
|
2012ko Otsaila |
|
Dintel Fundazioak eskaintzen duen errekonozimenduetako bat eskuratu du Metaposta zerbitzuak. Honela, Cloud Computing-aren alorrean, urtero, banatzen den proiektu onenaren saria lortu zuen pasadan astean, Madrilen antolatutako biltzarrean.
|
|
2012ko Otsaila |
|

Diru-sarrerak 1.200.000 eurokoak izan dira; 2010ean izandakoekin alderatuz, %5 gutxiago. Ekitaldian 115.000 bisitari izan dira. Bigarren ekitaldi onena izan da Ficobaren historian. Egin diren jarduerak 288 egunen baliokide dira. 2011 urterik onena izan da pabiloietan egin diren jarduerei dagokienez. Inguruan eragindako ondorioa 6.700.000 euro ingurukoa izan da eta gau-igarotzeak 9.500 inguru izan dira.
|
|
2012ko Otsaila |
|
Basquetourrek eta Aiaratur erakunde turistikoak ,“Aiaraldeako Berrikuntza eta Elkarlan Foroa” antolatu dute datorren otsailaren 20rako. Eztabaida-guneaLaudioko Lamuza Parkeko Casa Matriz delakoan izango da, goizeko 10:00etatik aurrera. Bertan izango dira, besteak beste, Basquetourreko zuzendaria, Ana Izagirre, eta Aiaraturreko presidentea, Natxo Urkixo.
|
|
2012ko Otsaila |
|
Iaz hasitako elkarlanari segida emanez, Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak eta José Luis Sevillano AIE Asociación de Artistas, Intérpretes o Ejecutantes erakundeko zuzendari orokokorrak 2012. urterako hitzarmena sinatu dute gaur eguerdian, AIE-ko Madrileko egoitzan. Ituna Artistas en Ruta programaren eremuan garatuko dute. Izan ere, gaur bertan datorren hiruhilekoan egitasmoan parte hartuko duten taldeak hautatu dituzte, tartean, lehen aldiz, lau euskaldun: Jon Urrutia Trio, Jabier Muguruza, Sumisión City Blues eta Smile.
|
|
2012ko Otsaila |
|
Euskal Entrepresarien Konfederakuntzak (Confebask) inflazioak joan den abenduan izan duen jaitsiera berria positiboki baloratu du, hilabete honetan aldagai hau %2ko urteen arteko tasan kokatu baita.
|
|
|
|
|
|
AGENDA
|
Lan erreformari buruzko jardunaldiak |
2012/02/29. APD-k lan erreformari buruz hitz egiteko jardunaldiak antolatuko ditu Vitoria-Gasteizen; gainera Donostian (hilaren27an) eta Bilbon (martxoaren 5ean) ere burutuko dira.
Noiz: Otsailaren 29an; 09:00etatik 12:45etara. Lekua: Silken Ciudad de Vitoria Hotelean (Portal de Castilla, 8). |
|
|
|
Goi Mailako Prestakuntza Salmentan eta Salerosketa Harremanetan: Mugarik Gabeko Ahalmena Salmentetan |
2012/03/12. “Ikastaro hau guztiz praktikoa eta “kalean” frogatua da;, bereziki eratuta dago salmentan diharduten profesionalentzat, han ikasiko baitituzte arlo honetara aplikatutako giza psikologiaren tresnarik aurreratuenak; PNL (Programazio Neurolinguistikoa) eta Adimen emozionala, eta baita beste tresna hauek ere: Komunikazio eraginkorra eta Giza Harremanen Gestio Pertsonala. Antolatzailea(k): Iñigo Saez de Urturi. Formación de Directivos.
Noiz: Martxoaren 12tik 16ra bitartean, 16:00etatik 20:00etara. Lekua: Arabako Teknologia Parkea.
|
|
|
|
Euskara Entitate Publikoetan |
2012/02/02. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak antolatu dituen jardunaldiok, elkarlanerako abiapuntu izatea dute helburu. Goiz eta arratsalde bateko lansaioan, aukera izango dugu elkar ezagutu, esperientziak partekatu eta arlo honetan gabiltzanon beharrizanak, iritziak, ideiak eta ardurak jasotzeko, aurrerantzean etorriko diren eskakizunei aurre egiteko pausoak zehazten joan gaitezen, batez ere datorren plangintzaldiari begira. Doakoa.
Noiz: Otsailaren 2an, 08:30etatik 17:45etara.
Lekua: Arabako Teknologia Parkean.
|
|
|
|