hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
BBKren Haur Eskolek 666 plaza eskainiko dituzte hurrengo ikasturtean
2012ko Otsaila

Zabalik da 2012-2013 ikasturtean izena emateko epea. Hezkuntza zerbitzu honek lana eta familia bateragarri egiteko baliabideak jartzen ditu. 0 eta 2 urte arteko haurrentzat 13 eskola ditu Bizkaian BBKren Gizarte Ekintzak.

BBKren Gizarte-ekintzako Haur Eskolek zabaldu dute 2012-2013 ikasturtean izena emateko epea. Guztira 666 plaza eskainiko ditu sare honek Bizkaian, guztiak 0 eta 2 urte arteko haurrentzat. Haur Eskola sarearen xede nagusietakoa da hezkuntza eta gizarte-laguntzaren bitartez, bateragarriak egitea gurasoen lana eta familiako bizitza. Horretarako arreta-ordutegi zabala dute, goizeko 7:30etan hasi eta arratsaldeko 18:00etan amaitzen baita. Ordutegi horren baitan, legeak ezartzen dituen egonaldi mugak errespetatzen dira beti Haur Eskoletan.

Haur hezkuntzan espezialista diren 100 irakasle inguruko taldeak ahaleginak egiten ditu haurren komunikazio ahalmenak bultzatzen, bai eta musikarenganako joera indartu edo gaitasun plastikoak garatzen ere. Heziketa-jolasek, heziketa elebidunaren bitartez, psikomotrizitatea hobetzeko aukera ematen dute eta haurren arteko harremanak elkarbizitzaren eta begirunearen lehen ikasgaia izaten dira. Hori guztia haurren garapen intelektualera, fisiko eta sozialera bideratuta.

13 hezkuntza zentrok osatzen dute BBKko Gizarte Ekintzaren Haur Eskola sarea,  Bilbo, Barakaldo, Basauri, Getxo, Santurtzi eta  Sestaoko udalerrietan. Familia bakoitzak hilero ordaintzen duen kuota bakoitzaren erosteko-ahalmenaren arabera kalkulatzen da, eta prezioaren baitan doa haurren beharretara egokitu eta prestatutako menua. Haurren izena emateko epea zabalik da eta hezkuntza zentruetan egiten da zuzenean.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner
publizitatea:

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.