hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
BBK Fundazioak 32 beka eskaintzen ditu Europako enpresetan praktikak egiteko
2012ko Otsaila

“Martxan” programaren baitan,  Bizkaiko lizentziadun edo diplomadun 32 gaztek praktikak egin ahal izango dituzte Alemania, Italia, Malta, Portugal, Erresuma Batua eta  Txekiar Errepublikako enpresetan. BBK Fundazioaren Leonardo da Vinci “Martxan” egitarauak epea zabaldu du Europako enpresetan praktikak egitea nahi duten gazteek eskariak aurkeztu ditzaten. “Martxan” programak deialdi honetan 32 beka eskaintzen ditu guztira, eta Alemania, Italia, Malta, Portugal, Erresuma Batua eta  Txekiar Errepublikako enpresetan praktikak egiteko aukera dakarte. BBK Fundazioaren helburua da enplegua lortzeko zailtasunak dituzten Bizkaiko gazteen profil profesionala praktiken bitartez hobetzea. 2012ko apirilean abiatuko dira bekok, hiru hilabeteko iraupena izango dute eta laguntzek aintzat hartzen dituzte bidaia- gastuak, ostatua, atzerriko enpresa batean 13 astez egindako praktika, hizkuntzen prestakuntza berezia eta erantzukizun zibileko asegurua.

BBK Fundazioak Europar Batasuneko Leonardo da Vinci Programaren barruan garatzen du ekimen hau eta Bizkaian bizi diren erdi edo goi mailako unibertsitate- tituludunentzat dira, hainbat espezialitatetan: ingenieritzak, eckonomika zientziak, turismoa, arkitektura, itzulpengintza, interpretazioa, kazetaritza, komunikazioa, ikusentzunezkoak, arte ederrak, informatika, empresa zientziak, kimika, psikologia/pedagogia, ingurugiroa, biologia, nazioarteko merkataritza edo historia.

Eskari egin nahi dituztenentzat ezinbestekoa izango da ingeles hizkuntzan gutxieneko maila izatea, Hizkuntzen Ikastetxe Ofizialeko B2 edo 4. mailari dagokiona. Horrez gain, kontutan izango dira alemaniera, portugesa eta italiera ezagutzak. Ezinbestekoa izango da bekak eskatzen dituztenek aurrez Leonardo da Vinci programetan ez esku hartu izana, eta aukeraketa-prozesua gainditzea, hizkuntza maila aztertzeko eta elkarrizketa pertsonala egiteko.

Deialdiko oinarrien informazio osoaren berri eduki nahi izanez gero, www.bbk.es web orrian daude argibide guztiak. Izena emateko epea otsailaren 15ean.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner
publizitatea:

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.