hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako aurre matrikula epea zabaldu da
2012ko Urtarrila

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak gaur, urtarrilak 30, hasiera eman dio Haur Hezkuntzan, bi urtetik aurrera, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan aurre matrikulatzeko epeari. Eskaerak jasotzeko aldia otsailaren 9ra artekoa izango da, Internet-en bidez www.hezkuntza.net helbidean, edo otsailaren 10era artekoa, eskaera ikastetxean bertan egiten bada.

Tramite guztiak Internet-en bidez egiteko gomendioa ematen du, aurten ere, Hezkuntza Sailak, burokrazia asko kentzen baitie ikastetxeei eta itxarote-ilarak eta eragozpenak arintzeko aukera ematen baitie familiei. Gainera, aurre matrikula on-line tramitatzea paper guztiak betetzean akatsak ez egiteko modu ona da. Gurasoek beren seme-alaben izen-emateak egiteko bide hori aukeratzen badute, lehen aukera gisa hautatu duten ikastetxera joan beharko dute, eskatzen zaien dokumentazio guztia aurkezteko, baina oso denbora gutxi egon beharko dute.

Datorren otsailaren 16an emango da eskatzaileen zerrenda argitara eta martxoaren 9an plazak esleitzeko behin-behineko zerrendak. Data horretatik aurrera, martxoaren 21a izango da gurasoek erreklamazioak aurkezteko azken eguna. Astebete geroago, 2012ko martxoaren 28an, behin-betiko zerrendak ezagutzera emango dira eta bi egun geroago bigarren eta hirugarren aukeren zerrendak emango dira argitara.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner
publizitatea:

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.