| Ausart zaitez, hau ere informatika da! |
| 2012ko Urtarrila |
|
UPV/EHUko Informatika Fakultateak Batxilerreko eta Goi Mailako Zikloetako ikasleentzat Praktiken Jardunaldi batzuk antolatu ditu.
UPV/EHUko Informatika Fakultateak urtarrilaren 25ean eta 26an, bihar asteazkena eta ostegunean, batxilerreko eta goi mailako zikloetako ikasleentzat urtero antolatzen duen Laborategiko Praktiken Jardunaldiak antolatu ditu. Ehun bat ikaslek parte hartuko dute laugarren urtez antolatzen diren jardunaldi hauetan, zeinen helburua nagusia informatikaz eta teknologia berriez interesa duten ikasleei teknologia horiekin jolasteko eta esperimentatzeko aukera ematea delarik, unibertsitateko Gradu bat aukeratu behar duten garaian ezagutza zehatzagoa izan dezaten. Fakultateko laborategiak prest daude dagoeneko ikasleekin lan egiteko; talde txikietan banatuta, zentroko irakasleek lagunduta egingo dituzte praktikak. Praktika multzo zabal bat diseinatu da, bakoitza 40-45 minututan egiteko; ikasle bakoitzak horietako batzuk baino ez ditu egingo ordea. Ikasleei praktika-kaiera bat emango zaie dokumentazio guztiarekin, eta bukaeran esperientziak elkar trukatuko dituzte. Laborategi-saioetan, informatikako arlo batzuetako hainbat gai landuko dira: oinarrizko eragiketa aritmetikoak eta logikoak, irudiak eta soinuak prozesatzeko algoritmoak, konputagailu pertsonal baten osagaiak, komunikazio-sareak, web-a, konputagailu bidezko ikusmena, robotika, mikroprozesadorez kontrolatutako sistemak, eta mundu birtualak, hurrenez hurren. Honela, honako hauek dira ikasleek egin ahal izango dituzten praktikak: - PC baten hardwarea muntatzea eta konfiguratzea. - 10 + 10... 100! Oinarrizko sistema digitalen portaera. - Soinuaren prozesamendu digitala. - WEB zerbitzariak eta WIFI konexioak. - Ikusmen artifiziala robot sistemetan. - Argazkiak manipulatzeko programa sinpleak. - Mundu birtualak. - Robot baten mugimenduaren kontrola. Laborategiko saioak asteazkenean, hilak 25, goizean (10.00etatik a 13.00etara) eta arratsaldean (15.00etatik 18.00etara), euskaraz izango dira eta ostegunean, hilak 26, arratsaldean (15.00etatik 18.00etara), gaztelaniaz.
Argibideak: Agustin Arruabarrena Decano agustin.arruabarrena@ehu.es 943 015082 / 943 018026
Victoria Fernandez Coordinadora de la Jornada de Prácticas victoria.fernandez@ehu.es 943 015048
Montse Maritxalar Vicedecana montse.maritxalar@ehu.es 943 018029 / 943 015064 |



