hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
FPEnpresa topaketak antolatuko dira
2012ko Urtarrila

Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatuko Idazkaritzaren berrikuntza aplikatuen proiektuen esparruan, urtarrilaren 26 eta 27an FPENPRESA proiektuko parte parte hartzaileen topaketa burutuko da Euskadin.

Topaketa  hauetan Elgoibarko IMH, Usurbilgo Lanbide Eskola eta Teknikak enpresekiko esperientziak azalduko dituzte estatuko 16 erkidegotik eta 30 lurraldetatik etorritako lanbide heziketako 68 ikastetxeren 170 irakasle eta zuzendariei.

FPEMPRESA proiektuaren helburu nagusia da lanbide  heziketako ikasletxeek inguruan dituzten enpresekin elkarlanean aritzeko modu beriak aurkitzea. Estatuko lanbide heziketako 89 ikastetxe publiko zein hitzartuek lideratutako proiektua da, eta baita hainbat enpresek parte hartzen dute.

Une hauetan, Espainiako lanbide heziketa esparruan lantzen ari den proiektu berritzaile garrantzitsu-enetakoa dugu. Honez gain milioi euro baino gehiagoko finantzazioa du.

Proiektuak proposatzen duena da enpresa eta lanbide heziketako ikasletxeek elkarren arteko ekintza bateratuak sustatu behar dituztela elkarlanean krisitik irtetzeko. Konpromiso honek ahalbideratuko du etorkizuneko profesionalek enpresen beharrekin lerrotuta dauden prestakuntza izaten, eta ikastetxeek behar hauei hobeto erantzun diezaieten, bereziki enpresa txiki eta ertainei (ete-ei).

FPENPRESAren ustez Euskal Lanbide Heziketa estatu mailako erreferente garrantzisua dela usten du, eta beraz parte hartzaileei hurrengo 26an IMHren, eta 27an Usurbilgo Lanbide Eskolaren eta Tknikaren esperientziak azalduko zaizkie.

Ikusi egitaraua:

http://www.imh.es/albisteak/fpempresa-topaketak-lanbide-heziketaren-indarra

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner
publizitatea:

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.