hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Inauguratu dute Ikastolen Lanbide Heziketarako Harrobia Zentroa
2012ko Urtarrila

Bilbo Zaharrean kokatua, zazpi ikastolek osatutako proiektuaren inaugurazio-ekitaldia antolatu da goizean.

Ikastolek Lanbide Heziketara bideratutako eraikina zabaldu dute gaur Bilboko San Frantzisko auzoan. Bertan izan dira, besteak beste, Iñaki Azkuna, Bilboko Alkatea; Koldo Tellitu, Ikastolen Elkarteko lehendakaria; Juan Carlos Gomez, zentroaren titulartasuna duen erakundeko lehendakaria edo Jon Ander Altube, erakundeko gerentea.

Eraikina ofizialki gaur inauguratu bada ere, ikasturte hasieratik ari dira ikasleak lanean. Oraingoz, ehun ikasle inguruk hartzen dute parte Informatika eta Komunikazioetako erdi mailako zikloa eta Jarduera Fisikoko eta Kirol Jarduetarako goi mailako zikloa egiten. Formazio ez-arautuari dagokionez, ikasturtean zehar aurreikusitako ikastaroetan 500 pertsona inguru parte hartzea espero dute sustatzaileek.

Harrobia proiektua 2006an jaio zen, zazpi ikastola elkartu zirenean: Bilboko Abusu eta Urretxindorra, Santurtziko Bihotz Gaztea, Galdakaoko Eguzki Begi, Balmasedako Zubi Zaharra, Trapagarango Itxaropena eta Leioako Betiko Ikastola. Zentroko titularrek eraikinari Ikastolen Lanbide Etxea izena eman diote, Lanbide Heziketarako etxea, alegia; hori dela eta, arlo horretan dauden proiektuen eskura jartzen du eraikina.

Egun, Ibar Ezkerra Lanbide Ikastolak ematen ditu eskolak, nahiz eta fundazio titularraren parte ez izan, Halaber, Fundazioa prest dago auzoaren hezkuntza-eskaintza eta euskara sustatzera zuzendutako ekimenn sozialak bere baitan hartzeko.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner
publizitatea:

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.