hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
UPV/EHUk beste hizkuntzak ikasteko aukera erraztuko du Hizkuntza Laborategiaren bidez
2012ko Urtarrila

Hizkuntza laborategiaren zabaltzearekin UPV/EHUn beste hizkuntzak ikasteko aukera erraztuko da Laborategi hau Gasteizko Letren Fakultatean kokatuta dago eta ostiraletan unibertsitate elkarte osoak erabili ahal izango du Urtarrilaren 20tik aurrera Arabako campuseko Autoikaskuntzarako Laboratorio Multimedia unibertsitate elkarte osoko erabilpenari irekiko da.

Laborategi hau (1.51 lab.), Letren fakultateko lehenengo solairuan kokatuta dago eta orain arte bere funtzionamendua soilik fakultateko filologia ikasleei irekita zegoen.

Bere irekierarekin, unibertsitateak hizkuntzak ikasteko aukera errazten du unibertsitate barruan. Laborategi hau, ostiral guztietan, urtarrilaren 20tik ekainaren 29ra arte, 9.00etatik 19tara arte irekita izango da. Gainerako egunetan, laborategi honen erabilpena, bakarrik filologia ikasleentzat jarraituko da irekita.

Hizkuntza laboratorio honek 28 postu eskaintzen ditu, ingelesa, frantsesa eta alemana hizkuntzak ikasteko eta ikaskuntza maila guztiek, hasierako mailatik hobetze mailetara arte, eskainiko ditu. Horretaz gain, laborategia irekita dagoen bitartean, haien erabiltzaileek laguntza informatikoa pedagogiko eta linguistikoa behar izanez gero teknikari baten laguntza izateko aukera izango dute. Beste aldetik
20 minutuz tutoretza presentzialak eta banakakoak irakasle batekin posible izango da ostiraletan hitzordua hartuta ordutegiaren barruan, eta Zerbitzu honen kudeaketa Nextlingo, hizkuntzen formazioko enpresa egingo du eta ikasturtearen zehar instalazioak erabiltzeko prezioa 30 eurokoa da eta 20 eurokoa maila proba egiteagatik behar izanez gero.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner
publizitatea:

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.