hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Aldaketak langile eta langabetuentzat IMHk antolatutako ikastaro berrietan
2012ko Urtarrila

IMHren eskaintza berrian langile eta langabetuek diruz lagundutako ikastaroak egiteko aukera izango dute, bai Jaurlaritzak antolatutako profesionaltasun ziurtagirien sistema berriaren arabera, eta baita enpresek beharrezkoak dituzten eskaera zehatzei erantzuteko programatutakoak ere.

Eusko Jaurlaritzak landutako aldaketen ondorioz, Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak egokitu egin du bere enplegurako prestakuntza eskaintza, profesionaltasun ziurtagirien sistema berrian oinarrituta.

IMHk 2012ko 1. seihilabeteko enplegurako prestakuntzaren programazioan guztira 113 ikastaro eskainiko ditu. Hauetatik 45 profesionaltasun ziurtagirien sistemaren arabera antolatu dira, guzti hauek %100ean diruz lagunduta (erakunde laguntzaileak LANBIDE eta HOBETUZ ditugu).

Profesionaltasun ziurtagiria dokumentu ofiziala izango da, estatu mailan balioko duena, eta lanbide-prestakuntza bat egiaztatuko du. Dokumentu hori duten pertsonek lanbide-prestakuntza horren jarduerak egiteko gai direla ziurtatuko du. Honela, titulu gabeko pertsonek beste aukera bat izango dute lana bilatzeko edo eta dutena bermatzeko, ikastaro hauek ofizialki aitortuko baitute beraien gaitasuna.

Profesionaltasun ziurtagiriez gain, IMHk enpresen  beharrei erantzuten dien berariazko ikastaroak ere programatu ditu, aurreko urteetan bezala.

Hauez gain, urtarrilaren 30ean hasiko diren bi ikastaro antolatu dira bereziki langabetuentzat eta %100 diruz lagunduta. Bata Sektore Eolikoarentzat Mekanizazioko Ikastaroa da (hau ikasi ahal izateko mekanizazioko goi edo erdi-mailako heziketa zikloko titutuluduna izan behar da), eta bestea Ekipo Elektromekanikoen Mantentze eta Konponketa Ikastaroa, jualifikazio gabeko langabetu eta 30 urtetik beherakoentzat ( ikastaro biak enpresetan praktikak egiteko aukerarekin).

Informazio gehiago IMHko web orrian (www.imh.es) edo 943744132 telefonoan.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner
publizitatea:

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.