hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Surbisak Deustuko Unibertsitatearekin dihardu lanean eraikuntzako profesionalen gaitasun maila hobetzeko
2012ko Urtarrila

Bilboko Berregokipenerako Hirigintza Elkarte Surbisak lankidetzan dihardu Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak eta Huella de Carbono Taldeak Hirigintzan, Berregokipenean eta Eraikuntzan Jasangarritasuna lantzeko  abian jarri duten Espezializazio Ikastaroan. Espezializazio ikastaro honek eraikuntza sektoreko profesionalak gaituko ditu eraikuntza proiektuak, batez ere berregokipenekoak, bai arkitektura arloan bai hirigintzan, ikuspegi jasangarria erabiliz gauzatzeko.

Bilboko Berregokipenerako Hirigintza Elkarte Surbisak lankidetzan dihardu Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak eta Huella de Carbono Taldeak Hirigintzan, Berregokipenean eta Eraikuntzan Jasangarritasuna lantzeko abian jarri duten Espezializazio Ikastaroan. Ikastaroa gaur goizean aurkeztu dute Deustuko Liburutegi Berrian. Ekitaldi honetan Herri Lan eta Zerbitzuetako zinegotzi ordezkari eta Surbisako presidente Jose Luis Sabasek ‘Berregokipen Jasangarri baten Esperientziak eta Eskaera Bilbon’ izeneko hitzaldia eman du.

Espezializazio ikastaro honek eraikuntza sektoreko profesionalak gaituko ditu eraikuntza proiektuak –batez ere berregokipenekoak-, bai arkitektura arloan bai hirigintzan, ikuspegi jasangarria erabiliz gauzatzeko. Prestakuntza ziklo honen bitartez, ikasleek esku-hartze ikuspegi zabala berenganatuko dute, hirigintza mailakoa eta eraikuntza mailakoa; eta araugintzako baliabideak aztertzen hasi eta esku-hartzeko dauden aukera zehatzak zein diren ikusiko dute. Gainera, ikasketa horiek guztiak sakondu egingo dira kasu errealen gaineko lan praktikoak eta bisitaldi teknikoak eginez.

Ikastaroa datorren otsailaren 3an hasiko da, eta ekainaren 30era arte iraungo du. Unibertsitateko goi mailako eta maila ertaineko ikasleentzat (arkitektoak, ingeniariak, aparejadoreak) eta eraikuntza enpresekin lotutako profesionalentzat da (gerenteak, obra buruak…). Lan eskarmentua ere kontuan hartuko da, unibertsitate titulazioa ez dutenen kasuan.

Hitzaldian, Jose Luis Sabasek Surbisaren lana nabarmendu du, Bilboko Udalak burututako berregokipen lanaren adierazgarri. Zentzu honetan, Bilboko hirigintza elkarteak gauzatutako berregokipen jasangarriko lan batzuk deskribatu ditu, horien artean Gorte kaleko 34.ean eta Zumarraga Plazako komunitateetan burututako esperientzi pilotuak.

 

 

Gorte kalea 34Gorte kaleko 34.ean kokatutako eraikinean abian jarritako berregokipen eko-eragingarriak Energiaren Euskal Erakundeak ematen duen A mailako Energia Eragingarritasuneko Egiaztagiria  lortua du, eta 2008ko SIMA lehiaketan –munduko higiezin azoka handienean- saritua izan zen. 12 etxebizitza dituen eraikin honen berregokipenean isolamendu neurriak, energia aurreztekoak eta baliabideak optimizatzekoak sartu ziren; horretarako, hainbat ekintza burutu ziren: eguzki-panelak eta kolektore termikoak instalatu ziren berogailuetarako eta garbiketarako erabiltzeko ur beroa sortzeko; eta zoru bero-emaile bidezko berokuntza sistema muntatu zen, zeinen bidez konfort handiagoa lortzen baita energi kontsumo txikiagoaz.

 

Zumarraga Plaza

Zumarraga Plaza sei eraikinek osatzen dute. Bakoitzak hamar etxebizitza ditu eta mankomunitatean antolatuta daude; beraz, fatxada eta estalkien berregokipena modu bateratuan adostu zen 2010ean. Surbisak milioi bat euro baino gehiagoko aurrekontua – zehatzago esateko, 1.028.502 eurokoa- zuen berregokipen honetan parte hartu zuen eta esperientzi pilotu bat abian jarri zuen, obren aurreko eta ondorengo neurketak eginda, bertan sartutako energi aurrezpen neurrien eragingarritasuna ebaluatzeko. Burututako neurketek adierazi zuten energia fakturan % 30 aurrezten zela, eta, gainera, ingurumenerako isurpenak murriztu egiten zirela nabarmen.

 
publizitatea:

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner
publizitatea:

AGENDA

Enpresentzako finantza kudeaketa praktikoa

2012/05/22. Elkargik hiru jardunaldietan garatzen den ikastaro berria antolatuko du. Erabat praktikoa izango da eta enpresaren finantza-kudeaketako ikuspegi integrala eskaintzen du. Ikastaro honek, kudeaketa ekonomiko - finantzarioari eta bere printzipio oinarrizkoei buruzko ezagutza eskainiko du; finantza eta banku produktuei buruzko ikuspuntu praktiko bat.

Noiz: Maiatzaren 22tik ekainaren 5era arte. 09:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Lekua: Elkargiko formakuntza aretoa, Mikeletegi Ibilbidea, 50

 
Enplegua 2.0: ez bilatu aukerak; haiek zu aurkitzea da kontua

2012/05/17. Bizkaia Enpresa Digitalak enplegua nola topatu ikasteko jardunaldia antolatu du. Lana bilatzen ari den pertsona orori edota IKT-ak erabilita lana nola topatu jakin nahi duen pertsona orori zuzentzen zaio. Bost orduko iraupena izango du.

Noiz: Maiatzaren 17an, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: CEDEMI - Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33 (Barakaldo, Bizkaia)

 
Nafarroako Unibertsitate Klinika (CUN)

2012/04/24. Nafarroako Unibertsitatea Klinika Nafarroako Unibertsitatearen zati da; horren gainean arituko dira topaketan. Informazio-sistemak, ospitaleko baliabideek kudeaketa informazio-sisteman, informazioaren azterketa aztertuko dituzte.

Noiz: Apirilaren 24an, 11:00etatik 16:00etara.

Lekua: ADEGIko egoitza.