hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
BBK-k, Kutxak eta Vital Kutxak osatutako bankua lanean ari da
2012ko Otsaila

kutxabank

Erakundeko presidenteak testuinguru ekonomikoa, bateratzearen bilakaera eta aurreikuspenak plazaratu zituen. Otsailaren 6an, kutxabank-ek lehen fondo bermatua ipini zuen merkatuan.

Euskal Autonomia Erki­de­goko BBK, Kutxa eta Vital Kutxa aurrezki kutxek burututako fusioaren ondorioz, Ku­txabank jaio da 2012an. Elkartze prozesu luze baten ostean, banku berria merkatuan da, 75.000 milioi euroko aktiboa duela. Sorrera ­unean, 2,5 milioi bezero, 8.100 langile baino gehiago eta 1.349 bulego zituen erakundeak.

Urtarrilaren 2an antolatu zuten lehenengo bilera Adminis­tra­zio Kontseiluak. Horren bidez, entitatearen hasierako pausuak eman ziren: Batzordeko hamabost kideek erakundeak bere jarduetarako ezinbestekoak dituen erabaki legalen onarpena; Ba­tzor­de Exekutiboaren, besteak beste, kideen izendapena; kon­tseiluaren arautegiaren onar­tzea... Inte­gratze honek tamaina handiagoa emango die hirurei; honela, Kutxabank laugarren aurrezki kutxa eta Estatuko zortzigarren finantza entitatea bihurtuko da.

Hiru aurrezki kutxek hauen ­izenak eta markak mantenduko dituzte. 2015. urteari begira, 800 milioi euro baino gehiagoko mozkinak eskuratzea aurreikusten dute bultzatzaileek; hau da, 2010ean hirurek lortutako etekinen bikoitza. Horrek, bestetik, Gizarte-ekintzara bideratutako kopurua handitzea ekarriko du ­eta 240 milioi euro inguruan kokatuko da.

Lanari ekinez, BECen antolatu zen lehenengo biltzarra, urtarrilaren 28an. Horretan, Mario Fernán­dez erakundeko Presiden­teak tes­tuinguru ekonomikoaren egoera, bateratzearen bilakaera ­eta 2012 urteari begira erakundeak dituen aurreikuspenak aztertu zituen. Haren esanetan, 2012 “azken urteetako ekitaldirik konplexuenetakoa izango da bankaren­tzat”, urte zaila non inbertsio soziala errepikatu ahal izateko beharrezkoa izango baita “banka-negozioari txinpartak ateratzea, sinergiak indartzea eta ziurgabetasunez beteriko araudi-inguru­an nabigatzen jakitea”.

Erakundeko Zuzendari Na­gu­siak, Ignacio Sánchez Asiainek adierazi duenez, 2012 bezalako urte korapilotsu batean esfortzu berezia egin behar da “errentagarritasuna eta eraginkortasuna” lortzeko.

Ekintzarekin jarraituz, otsailaren 6an, Kutxabank-ek lehen fondo bermatua ipini zuen merkatuan. “Kutxabank bermatua” ­izena du eta erakundeak merkaturatu duen lehenengo finantza-produktua izan da. 2015eko apirilera arteko iraupena du eta eginiko inbertsioaren %100 berma­tzen du; errentagarritasunari dagokionez 12 hilabeteko Euribor gehi %1 eskaintzen du, 2015eko apirilean bermea amaitzen denean ordainduko dena. Arrisku profil ­txikiko inbertsio fondoa da eta kontratatu ahal izateko gu­txiengo kopurua 100 eurokoa ­izango da.