hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Crédit Agricole Mercagentes-ek eta Bankoak proiektu berria abiatu dute
2012ko Otsaila

Crédit Agricole Merca­gen­tes

 

Ianire Renobales

Web guneak modu berri batean inbertsioak egitera gonbidatzen du. Finantzen mundutik kanpoko beste irizpide batzuk hartzen ditu kontuan: ingurugiroari, gizarteari edo Gobernu Korporatiboari dagozkionak, adibidez.

Crédit Agricole Merca­gen­tes-ek eta Bankoak pro­iek­tu ekintzaile berria ­abiatu dute; asmoa Gizarte In­ber­tsio Arduratsua sustatzea da eta horretarako, www.kametleo.es web gunea martxan ipini dute, helburuak komertziala eta hedapena direla. Ekimena Bilboko Meliá Hotelean aurkeztu zuten, abenduaren amaieran, eta bertan izan ziren Alberto Zumárraga, Crédit Agricole Mercagentes-eko Zu­zen­dari Orokorra, eta Alberto Loza, KamEtleo proiektuko arduraduna.

Crédit Agricole Mercagentes Baloreen Elkartea 1989an sortu zen. 1996az geroztik, Crédit Agri­cole akzioduna da CAMPG Caisse Régionale Crédit Agricole Mutuel Pyrénées Gascogne-ren bidez eta, egun, CAMPG-ek kapitalaren %83,4 arrandiatzen du.

Helburu zehatza izan dute biek: Gizarte Inbertsio Ardura­tsua bultzatzea. Eta, zer da? Fi­nantza inbertsioa da, baina ohiko finantza-irizpideak izateaz gain, finantzen mundutik kanpoko beste irizpide batzuk hartzen dituena; adibidez, ingurugioari (baliabide naturalen erabilera, kutsadura, energia garbiak...), gizarteari (bazterkeria, haurren esplotazioa, formakuntza, profesionalen sustapena...) edo Go­ber­nu Korpora­ti­boari (kontrol sistemak, funtzioen bereizketa zuriketa, etika batzordeak, ordainketa...) dagozkionak. Ikus­pe­gia zabala du, iraunpen luzekoa denboran eta erabilgarria, koherentea, gardena, errentagarria edo arduratsua da.

Credit agricole mercagentes-ek eta bankoak Gizarte inbertsio arduratsua bultzatzeko asmoa agertu dute

--------------

Kametleo web guneak modu berri batean inbertsioak egitera gonbidatzen du erabiltzailea

--------------

Eskaintza etengabe gainbegiratzen da eta beharrezkoak diren analisiak burutzen
dira

Honako ekimenarekin Gizar­te Inbertsio Arduratsuak funtsak hauek izango ditu kontuan: funts tematikoak (ingurugiroarekin harramana dutenak batez ­ere, ­energia berriak edo uraren kudeaketa), elkartasunezko fun­tsak (gizarte proiektuak finan­tza­tze­ko) eta garapen iraunkorreko funtsak (irizpide berriak ­ekar­tzen dituztenak lirateke: aukeraketa positiboa, bazterketa...). Alberto Zumárragak adierazi zuenez, "hemen indarra hartzen ari doaz pixkanaka-pixkanaka".

KameEtleo proiektua Eur­o­pan gorantz doan merkatuan arituko da; bestetik, publiko orokorrak dituen ardurei eta kezkei hainbat erantzun ematen saiatuko da. Gainera, epe luzera, inbertsioetan arriskuak sortarazi ditzaketen faktoreen murrizketan lagunduko du eta garrantzia hartuko du bere aspektu didaktikoak. “Produktu mota hauen aspektu didaktikoa oinarrizkoa da”, gaineratu zuen Zumárragak.
Kametleo zentralizatutako web gunea izango da. Informa­zioak bildu eta horietarako sarbidea errazten du. Web gune dinamikoa izango da eta eguneratutako albisteak eskainiko ditu. Beste alde batetik, sare sozialetan ere presente egongo da. "Asmoetako bat jendea formatu eta ikertu dezan ahalbidetzea da", azaldu zuen Zumárragak.

Ezaugarriak
Web guneak modu berri batean inbertsioak egitera gonbidatzen du, ISR funtsen bidez, era jasangarri eta errespon­tsable bat sustatuz. Gizarte In­ber­tsio Ardu­ra­tsuaren erreferentziazko informazio-puntu eta hedapenerako tresna bihurtu na­hi du atariak. Adibidez, erabil­tzailearen ulermena errazteko asmoz, ISR-a lantzen duen hiztegia eskuragarri du izen bakoitza egoki eta labur definituz; tresna erabiltzeko unean, pausuz pausu ­azaltzen dira jarraitu beharreko urratsak, ­arriskuen gaineko eskema bisuala aurkezten du ere... ­egitasmo guztiak Kam eta Léo ­izeneko bi laguntzaile birtualek bideratzen dituzte.

Bestetik, gai honen gaineko eztabaida, erreflexioa eta esperientzia zein ideien trukaketa sustatu nahi ditu atariak. Hel­bu­rua gaia lantzea da ahalik eta sakontasun maila handiena jorratuz. “Uste dugu ­etorkizuneko ­ekonomia ­ereduak enpresetako gizarte erres­pontsa­bilitatea kontutan ­eduki behar duela. Hori dela-eta, web gune hau eratu dugu; ISR-aren gaineko informazioa zabaldu nahi dugu, eta aldi berean, formakuntza sustatu na­hi dugu. Horretarako, ataria, blog-a sare sozialak, chat-a, newsletter-a... erabiliko ditugu”, adierazi zuen Alberto Lozak, proiektu honen arduradunak. “On line euskarri honen bidez, ISR funtsen inguruko aukeraketa zabala, kudeatzaileekin harreman zuzena eta geure aholkuen gaineko independentzia osoa eskaintzen dugu, besteak beste”, gaineratu zuen Lozak.

Egun, bertako eta nazioarteko hamasei gestoretako 31 funts hautatu dira eta, horietatik, hamarrek Novhetic-eko ISR labela dute. Aukeraketa hori finantza-­irizpideekin eta finantzaz kanpoko irizpideen bidez burutu da, funtsaren ondarearen eta eboluzio historikoaren arabera. "Ideia produktu-aukeraketa bat eskain­tzea da, non iragazkiaren fun­tzioa egiten dugun eta abagune interesgarrienak eskaintzen ditugun. Inbertitzaileak bilatzen ari dena aurkituko du", aipatu zuen Alberto Lozak. Azpimarratzekoa da eskain­tza etengabe gainbegiratzen dela web gune honetan ­eta beharrezkoak diren analisiak egiten dituztela produkturik onena eskaintzeko.