hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
1.000 milioi euro gutxiago batu dituzte Euskal Ogasunek
2012ko Otsaila

Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburuak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako diputatu nagusiekin batera, esku-hartzea egin dute Dirubideen Euskal Kontseiluaren bileran, Foru diruzaintzen 2011ko diru-bilketaren berri emateko asmoz.

 

Aurreikusitakoa baino 1.000 milioi euro gutxiago jaso dira azkenean, orotara, 11.480 milioi euro. Kontseiluko kideek adierazi dutenez, kopurua ez da izan espero zuten bezalakoa. Egoera horrela, Ekonomia eta Ogasun sailburuak azaldu duenaren arabera, diferentzia horren zio nagusia 2010eko urrian diru-sarrerei buruz egin zen lehenengo aurreikuspena izan da. Uune hartan, hartan, krisitik ateratzen ari ginen, baina egoera zailduz joan da pixkanaka Europako egoeraren ondorioz.

Prentsaurrekoan jakinarazi denez, euskal Ogasunek 2011n zergapekoei 550 milioi euro atzeratzeko aukera eman dietela, ekonomiaren une zaila dela eta.

Iturria eta argazkia: Irekia.