hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Standard & Poor´s-ek “BBB”n ezarri du Kutxabank-en ratina
2012ko Otsaila

Standard & Poor´s nazioarteko kalifikazio agentziak “BBB” egoeran kokatu du Kutxabank erakundearen epe luzeko  ratina eta “A2” egoeran epe laburrekoa, azken hau ikuspegi ezkorrarekin. Balorazio hauek, alde batetik, Espainian soilik aritzen diren banku komertzialen ikuspegi generikoa isladatzen dute eta, bestetik, Kutxabank erakundeak duen negozio-ikuspegia erakusten dute, agentziaren arabera egokiak baitira kaudimenari, errentagarritasunari, arriskuari, finantzazioari eta likidotasunari dagozkion baldintzak.

Kutxabank-i buruzko txostenean, Standard & Poor’s-ek azpimarratzen du “aktibo gatazkatsuak sistemaren batez bestekoa baino askoz ere murritzagoak dira, maileguen zorroa, hein handi batean, etxebizitzak erosteko erabili diren arrisku txikiko maileguek osatzen baitute, eta Euskadiko testuinguru ekonomikoa ere onuragarriagoa baita”. Gainera, dio, “bankuak hein handi batean xehekako sareko maileguen bitartez lortzen du finantziazioa eta handikako merkatuetan duen finantzaketaren %90 epe luzekoa da”. Kaudimen egoera erosoaz gain, Standard & Poor´s-entzat azpimarragarria da bankuak “beharra izanez gero likidotasun koltxoia berreskura dezake”.

Espainiari ematen dion ikuspegi ezkorrak eragina izan du, halaber, agentziak Kutxabank-i ematen dion balorazioa, ulertzen baita ratin subiranoak jeitsierak jasanez gero finantza-erakundearengan eragina izango luketela. Aurrez BBK eta Kutxari emaniko balorazioen aldean jasan duen beherakada, hain zuzen ere, Espainiako ratin subiranoak izan duen murrizketaren ondorioa da.

Lehen aldiz egin dio Standard & Poor´s etxeak neurketa Kutxabank-i. Erakundeak gardentasun maila gorenari eusteko asmoa du eta, horregatik, nazioarteko hiru ratin agentzia nagusiek kalifikatzen dute. Hauek bere sendotasunean konfiantza dute, izan ere Fitch-ek A- egoeran kokatzen baitu epe luzeko ratina eta Baa1 egoeran Moody´s etxeak.