hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
3,6 milioi euroko inbertsioa egingo du BFAk ingurumena hobetzeko proiektuak bultzatzeko
2012ko Urtarrila

Bizkaia 21 Programaren (2011-2016) barruko garapen iraunkorrerako politiketan zehaztuta dauden irizpideetan daude oinarrituta diru-laguntza horiek. Mankomunitateak eta udalak dira gure lurraldearen aurrerapen solidario eta iraunkorra bultzatzen duen ekimenaren jasotzaileak.

Tokiko Agenda 21 ekimenetan jasota dauden ekintza-planen barruko proiektuak bultzatzeko laguntzei buruzko foru dekretua onetsi du Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak. Laguntza horiek Bizkaiko udal eta mankomunitateei zuzenduta daude eta dekretuaren bidez ingurumena hobetzeko proiektuetarako 3,6 milioiko inbertsioa egingo du Ingurumen Sailak.

2012an garatuko dira proiektuok eta Tokiko Agenda 21etan egon beharko dute jasota. Xede hauetako bat duten obrek jaso ditzakete laguntza horiek: atsedenaldi eta aisialdira zuzendutako espazioen sorkuntza; ibilbide ekologikoen egokitzapena; bizikletentzako erreien sorkuntza; energia berriztagarrien ezarpena; hiri hondakinen kudeaketa; mugikortasun iraunkorra; zaraten kudeaketa eta bigarren mailako azpiegitura hidraulikoak. Azken urteotan inbertitutako 60 milioi eurori esker, era horretako 250 proiektu inguru bultzatu dira.

Era horretara, Ingurumen Sailak garapen iraunkorreko ereduetarako erraztasunak eman nahi ditu. Garapen iraunkorreko politiketan zehaztuta dauden irizpideak Aldundiaren jarduera publikorako funtsezko erreferentziak dira. Horren haritik, Aldundiak bere estrategia –Bizkaia 21 Programa (2011-2016)– berraztertzeko erabakia hartu berri du. Bizkaiak duen garapen solidario eta iraunkorrerako politika orokorraren gida da programa hori; programa horretan, hainbat sektoretako politikak (ekonomia, gizarte, ingurumen eta kultura arlokoak) koordinatzen dira. Agiri horren aurtengo legegintzaldirako gobernu-programa zehatz baten itxura du eta 2004. urtean onetsi ziren eta orain Europa 2020 EBko Garapen Iraunkorrerako Estrategian jasota dauden Aalborg+10eko konpromisoei ematen die erantzuna.

Ingurumeneko hainbat arlotako jarduerek jasotzen duen bultzada ekonomiko garrantzitsu horri esker, gizarte eta ingurumeneko oso emaitzak handiak lortuko dira. Horrela, Bizkaiko Foru Aldundiak eutsi egiten dio Tokiko Agenda 21 direlakoak eta haietan jasotako ekintza-planak ezarri eta bultzatzeko konpromisoari. Aldi berean, Bizkaiko udalerrietako iraunkortasuna bultzatzeko tresna eraginkorra bilakatzen dira laguntzok.

Tokiko Agenda 21

Tokiko Agenda 21 delakoa tresna praktiko bat da eta Lurralde Historikoaren garapena du helburu. Zelan ulertzen den garapen hori? Hiritarren bizi-kalitatearen hobekuntza litzateke, baina ondare naturalarekin eta tokiko ekonomien gaitasunekin orekatuta.  Iraunkortasunaren kontzeptua, berriz, ingurumen, ekonomia eta gizarte mailetako integrazioan dago oinarrituta.

Iturria: BFA