hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Gipuzkoako ostalaritzako-langileekin finantziazio akordioa sinatu du Oinarrik
2012ko Urtarrila

Oinarri SGRk, bermeak luzatzen dituen eta ETEak Ekonomia Sozialeko enpresak finantzatzen dituen elkarteak, lan hitzarmen berri bat sinatu du Gipuzkoako Hostalaritza Enpresarien Elkartearekin. Honen arabera, Oinarrik doako finantza aholkularitza eskainiko die.

Horiek horrela, Elena Zárragak, Oinarriko zuzendari orokorrak, Mikel Ubarrechenarekin, Gipuzkoako Hostalaritza Enpresarien Elkarteko zuzendariarekin sinatu du akordioa. Hitzarmen berri honi esker, kostuetan eta epeetan abantailak izango dituzte onuradunek.

2011n zehar, Oinarrik bederatzi akordio sinatu ditu beste hainbat enpresa elkarteekin. Hitzarmen hau urte beteko iraupena dauka; hala ere, berriztatzeko aukera izango du. Ostalaritzako langileek banku-finantza baldintza hobeagoetara jotzeko abagunea izango dute. Besteak beste, honako hauek finantzatzeko laguntza izango lukete: moldatze eta egokitze obrak, altzairugintza erosketa, makinak eta instalazioak... Euskaditik kanpo egin litezkeen inbertsioek ere leku izan lezakete.