hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Kutxabank-ek lehenengo urratsak eman ditu
2012ko Urtarrila

Euskal Autonomia Erkidegoko BBK, Kutxa eta Vital Kutxa aurrezki kutxek burututako fusioaren ondorioz, Kutxabank jaio da 2012an. Elkartze prozesu luze baten ostean, banku berria merkatuan da, 75.000 milioi euroko aktiboa duela. Sorrera unean, 2,5 milioi bezero, 8.100 langile baino gehiago eta 1.349 bulego zituen erakundeak.

Atzo, urtarrilak 2, antolatu zuten lehenengo bilera Administrazio Kontseiluak. Horren bidez, entitatearen hasierako pausuak eman ziren: Batzordeko hamabost kideek erakundeak bere jarduetarako ezinbestekoak dituen erabaki legalen onarpena; Batzorde Exekutiboaren, besteak beste, kideen izendapena; kontseiluaren arautegiaren onartzea... Integratze honek tamaina handiagoa emango die hirurei; honela, Kutxabank laugarren aurrezki kutxa eta Estatuko zortzigarren finantza entitatea bihurtuko da. Adoministrazio Batzordearen lehenengo akordioaren arabera, Mario Fernandez (BBK-ko burua) izango da presidente berria; Xabier Iturbe (Kutxatik) lehen presidenteorde hautatu dute eta Carlos Zapatero (Vitaletik) bigarren izango da. Beste alde batetik, Batzorde Eragilea ere eratu zuten eta honako kideek osatuko dute: Joseba Mikel Arieta-Araunabeña, Jesus Maria Errazti, Fernando Raposo eta Luis Fernando Zayas. Bestetik, Ignacio Sanchez-Asiain izango da Banka-Negozioko zuzendari nagusia eta Fernando Martinez-Jorcano eta Joseba Barrena zuzendari nagusiaren ondokoak.

Hiru aurrezki kutxek hauen izenak eta markak mantenduko dituzte. 2015. urteari begira, 800 milioi euro baino gehiagoko mozkinak eskuratzea aurreikusten dute bultzatzaileek; hau da, 2010ean hirurek lortutako etekinen bikoitza. Horrek, bestetik, Gizarte-ekintzara bideratutako kopurua handitzea ekarriko du eta 240 milioi euro inguruan kokatuko da.