hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Zerga aitorpena egoki egiteko simulatzailea sortu dute
2011ko Abendua

Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun Sailak ekimen berritzailea ipini du abian. Programa berria abiatuko du oraingoan eta horrela, 2012ko maiatzetik aurrera, zerga aitorpena egin ahal izateko kalkulua egiten lagunduko du.

Hone bidez, emaitza aurretiaz kalkulatu eta planifikatu ahal izango dute erabiltzaileek. Programa dagoeneko eskuragarri dago www.bizkaia.net/ogasuna web-orrian, Ogasun eta Finantza Sailaren atalean, eta urte honen amaieran zerga egoera zein den jakiteko aukera emango du.

Foru erakundeko iturrien arabera, simulatzaile honi esker, Pertsona Fisikoaren Errentaren gaineko Zergaren arloko betebeharrak eta emaitza (Bizkaiko Ogasunetik kobratuko dena edo ordaindu beharko zaiona) kalkulatu ahal izango dira, gutxi gorabehera. Kalkulua 2011ko ekitaldiko emaitza ekonomikoen arabera egingo da, hori baita 2012ko maiatzetik aurrera aurkeztu beharreko errenta.

2011ko errentaren simulatzailea eskuragarri egongo da webgunean 2011ko errenta aitorpena egiteko laguntza programa orri horretan argitaratu arte, hau da, 2012ko apirilaren amaierara arte, gutxi gorabehera.

Tresna berriak errenta kanpainan aitorpena egiteko erabiltzen den laguntza programako pantailek duten diseinua bera du. Erabiltzaileak erraz sartuko ditu datu ekonomikoak, eta programak errentaren simulazioa kalkulatuko du. Kontsultarako tresna bat da, eta simulazioak gordetzeko aukera ematen du, egon daitezkeen aldagaiak aldatzeko. Bestalde, ez du zerga datuak inportatzeko eta inprimatzeko aukerarik ematen, gerora nahasteak ekiditeko.