hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Kutxabank-ek komisioak kendu ditu taldeko erakundeen artean
2011ko Abendua

BBK, Kutxa, Vital eta Cajasur-eko bi milioi eta erdi bezerok komisiorik gabe egin ahal izango dituzte taldea osatzen duten erakundeen arteko eragiketak urtarrilaren 1etik aurrera.

Kutxabank-ek, talde osatzen duten erakundeen kontuen artean komisoak kenduko ditu. Neurria taldearen arteko intsuldaketetan, kutxazain-sareko itzulpen eta kontsultetan, libreta bidez eginiko eskurapenetan eta txeke-bidezko diru sarreratan izango da eraginkorra. Gainera, erakundeen bezero diren saltokiek tarifa bateratua izango dute.  Urtarrilaren 1etik aurrera, Kutxabank Taldearen bi milioi eta erdi bezerok, sare zabala osatzen duten 1.281 bulegotan eta 2.233 kutxazainetan berezko-bezero trataera izango dute. Sarea  Estatuko Autonomia Erkidego guztietan dago finkatua, eta posizio-hartze nabarmena dauka Madril, Bartzelona, Andaluzia eta Levante bezalako guneetan. Horrez gain, merkatu-kuotari dagokionez lider argia da Euskadi eta Kordoban.

Honela, Kutxabank-ek erakundea osatzen duten kutxen arteko bateratze efektiboan aurrera egiten jarraitzen du. Erakunde berria kaudimenean lider izanik jaioko da, zuhurtzian, eraginkortasunean eta zehaztasunean oinarritutako kudeaketa eredua izanik. Kutxabanken jarduera, pertsona eta ETEei arreta pertsonalizatua eta espezializatua ematera bideratzen da, hauekin konfiantzazko harreman zuzen eta estua baitu, epe luzeko hartu-emanean oinarritua.

Estatu osoan Kutxabank-ek dituen 1.281 bulegoen artean, 472 Euskal Autonomia Erkidegoan daude kokatuta, 409 Andaluzian, 140 Madrilen, 85 Mediterraneoko ixurian eta 47 Katalunyan. Euskadin eta Kordoban kudeatzen diren gordailu guztien heren bat baino gehiago bere esku du erakundeak.

 

Komisiorik gabe geldituko diren eragiketak honakoak dira:

Txekeen sarrerak: taldeko erakundeen artean txekeen konpentsazioengatiko sarrerak.

Intsuldaketak: Taldeko erakundeen kontuen artean bezeroek eginiko intsuldaketak, bulegoetan, zein internet edo telefonoz.

Kutxazainak: kutxazainetan eginiko eskurapen eta eragiketak berezko kutxazainetan eginikoak balira bezala hartuko dira urtarrilaren 1etik aurrera.

Helbideratzeak: bidalketen likidazioetan berezko-bezero trataera eskainiko da, bai taldeko erakundeen kontuen zordunketatan, bai eta kontu horiei egindako ordainketa-aginduetan ere.