hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Euskal Autonomia Erkidegoko salmentak %3 hazi dira
2011ko Azaroa

EAEko merkataritzaren sektorean, hirugarren hiruhilekoan,  salmenta nominalak %3,0 hazi ziren. Eustaten arabera, sektoreka azterketa eginez, EAEko handizkako merkataritzako salmenta nominalak %4,8 handitu ziren eta %0,3 txikizkako merkataritzan.

Lurraldeka, merkataritza sektorearen salmenta nominalen igoerarik handiena Araban eman zen, urte arteko %4,7 hazkundearekin; Gipuzkoan salmenta nominalak %3,0 hazi ziren, eta Bizkaian %2,5 handitu ziren. Handizkako merkataritzaritzari dagokionez, makineria eta tresneriaren salmentak%6,6 ido ziren, nekazaritza eta elikadura produktuenak %2,2 eta elikagai ez diren kontsumo-produktuenak %1,5. Txikizkako merkataritzan, %3,1 jaitsi ziren merkataritza espezializatuaren salmentak eta %2,3 ez-espezializatuarenak.