|
2012ko Otsaila |
|
Erakundeko presidenteak testuinguru ekonomikoa, bateratzearen bilakaera eta aurreikuspenak plazaratu zituen. Otsailaren 6an, kutxabank-ek lehen fondo bermatua ipini zuen merkatuan.
|
|
2012ko Otsaila |
|
Web guneak modu berri batean inbertsioak egitera gonbidatzen du. Finantzen mundutik kanpoko beste irizpide batzuk hartzen ditu kontuan: ingurugiroari, gizarteari edo Gobernu Korporatiboari dagozkionak, adibidez.
|
|
2012ko Otsaila |
|
Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburuak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako diputatu nagusiekin batera, esku-hartzea egin dute Dirubideen Euskal Kontseiluaren bileran, Foru diruzaintzen 2011ko diru-bilketaren berri emateko asmoz.
|
|
2012ko Otsaila |
|
Standard & Poor´s nazioarteko kalifikazio agentziak “BBB” egoeran kokatu du Kutxabank erakundearen epe luzeko ratina eta “A2” egoeran epe laburrekoa, azken hau ikuspegi ezkorrarekin. Balorazio hauek, alde batetik, Espainian soilik aritzen diren banku komertzialen ikuspegi generikoa isladatzen dute eta, bestetik, Kutxabank erakundeak duen negozio-ikuspegia erakusten dute, agentziaren arabera egokiak baitira kaudimenari, errentagarritasunari, arriskuari, finantzazioari eta likidotasunari dagozkion baldintzak.
|
|
2012ko Otsaila |
Entitateak ia 11 milioi euroko emaitza lortu du 2011ko ekitaldian zeren ondoren, eta arazoak sor ditzaketen aktiboetarako, Gobernuaren araudi berriak finkatutako horniduren %100 eginak ditu dagoeneko, urtebeteko aurrerapena. Berankortasun indize txikiagoa izateaz gain, kutxak sektorearen batez bestekoaren oso gainetik mantendu ditu zalantzagarrien estaldura, likidezia eta kaudimenari dagozkion ratioak. Egungo krisiari eta finantza-sistema pairatzen ari den zailtasunei aurre eginez, negozioa gehitzea lortu du, sektore pribatuan erakarritako aurrezkiaren %3ko igoera nabarmena tarteko. Guztizko aktiboak %5,6 gehitu zituen 2011n, 3.766 milioi euroko kopurura iritsiz.
|
|
2012ko Otsaila |
|
“Krisialdi Ekonomikoa eta Bakuen Berregituraketa”, PEDF Programari hasiera emango dion eta Emilio Ontiveros katedradunak eskainiko duen hitzaldiaren titulua da. DEUSTO Business School eta ELKARGI, E.G.E.k sortu eta garatutako Finantza Zuzendaritzako Programa Exekutiboa, ostiral honetan martxan jarriko da.
|
|
2012ko Urtarrila |
|
Confebaskek abenduko Inflazioaren jaitsiera positiboa dela esaten du, baina joera hau indartzea beharrezkoa dela uste du gure lehiakortasuna hobetzeko.
|
|
2012ko Urtarrila |
|
Bizkaia 21 Programaren (2011-2016) barruko garapen iraunkorrerako politiketan zehaztuta dauden irizpideetan daude oinarrituta diru-laguntza horiek. Mankomunitateak eta udalak dira gure lurraldearen aurrerapen solidario eta iraunkorra bultzatzen duen ekimenaren jasotzaileak.
|
|
|
|