|

Euskara informazio eta komunikazioaren teknologietan presente egon dadin bizkaiko foru aldundiak 2011ko ekitaldian diru-laguntzak eskaini ditu berriz. Erabakiak lehiaketa jardunbideari jarraituz eta epaimahai kualifikatzaile baten bidez hartu dira.
Betidanik izan da Bizkaiko Foru Aldundia euskararen bultzatzaile. Euskaldunon hizkuntza gizartean errotu dadin egindako esfortzuak zabalak izan dira urtez urte; eta horretarako, hamaika ekimen burutu daitezen, diru-laguntzak banatzen ditu proiektu desberdinen artean.
Euskara hizkuntza eremu guztietara hedatzeko ahalegin garrantzitsu horretan, salerosketa harremanak, kulturako, elkarteetako, kiroletako edo erlijiozko jarduerak aurkitzen dira, adibidez; baina, baita, enpresa arloa ere. Esparru honetan gizarte eragile garrantzitsuak kokatzen dira: langileak eta ugazabak, esate baterako. Hori dela-eta, 2011ko ekitaldian, beste behin, euskararen erabilera hedatzeko planak burutzen dituzten enpresei (merkataritza-erakundeei, enpresaburuei, profesionaleei edo kooperatiba sozietateei) lagundu nahi izan die Bizkaiko Foru Aldundiak euskara informazio eta komunikazioaren teknologietan presente egon dadin.
Euskara aurrera egiteko planak asko dira. Hizkuntzaren erabilera areagotzeko ideiak biderkatuz doaz eta Bizkaiko Foru Aldundiak proposamen ekintzaile horiei esku bat luzatzeko grina adierazten du beti. Gainera, euskara planek teknologia berrietan gero eta presentzia handiagoa dute eta horrexegatik, arreta berezia merezi dute; euskara hedatzea helburu duten gainerako ekimenen moduan. Horrela, pausu bat haratago eman eta euskarazko informatika baliabideen azpiegitura eratzea izan da xedeetako bat. 2011 ekitaldiko diru-laguntzak emanda, eta kasu askotan jada ordainduta, multzo ezberdinetan sailka daitezkeen proiektuak diruz lagundu dira aurten ere.
Alde batetik, euskal kulturaren ondarearen gainean euskaraz dagoen informazioa digitalizatu eta zabaltzea asmo izan duten proiektuak lagundu dira. Adibidez, euskarazko multimedia eduki berriak sortutakoak, euskarri fisiko batean (CD, DVD...) edo edukien zabalkuntzarako soilik eratutako web gunean. Bestetik, zerbitzu anitzetarako euskarazko web gune berriak edo komunitate birtualak sustatzea helburu duten egitasmoak ere laguntzeko intentzioa agertu du Bizkaiko Foru Aldundiak.
Bizkaiko foru aldundiak proposamen ekintzaile horiei esku bat luzatzeko grina adierazten du beti.
Diru-laguntzen deialdia zabaltzen denean erantzuna arrakastatsua izan ohi da.
Elkarlanean burututako proiektua da honakoa eta gida etengabeko eguneratze prozesuan aurkitzen da.
Horiez gain, aisia eta entretenimendurako ekoizkinek, bai euskaraz dauden bideo-jokoek edo ordenagailuzko jolasek (nahiz eta ordenagailuetan erabiltzekoak ez izan) eta euskaraz sortutako softwarea behar duten jolasek izan dute interesa.
Beste alde batetik, softwarea euskaraz sustatzea eta euskarara lokalizatzea xede duten proiektuak ere jo dituzte interesgarritzat.
Onartutako proiektu bakoitzak ekarpen jakin bat eskuratzen du, lortutako puntuen arabera. Hau da, aldez aurretik ezarritako irizpideei jarraituz, proportzionalki puntu gehien lortzen dituzten eskabideek jasoko dituzte foru diru-laguntzak (kreditu erabilgarriaren barruan deialdian ezarritako mugarekin). Aurkeztutako eskabide horiek Epaimahai Kualifikatzaile batek ebaluatuko ditu aurretik eta lehentasunak ezarriko ditu; ondoren, Bizkaiko foru diputatuari eskabide horien ebazpen-proposamena igortzen dio. Azken erabakiak hartuta, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean horien berri ematen dira.
Bizkaiko Foru Aldundiak euskararen erabilera gizartearen arlo guztietan sustatu eta zabaltzeko konpromiso sakona du. Eta ahalegin horretan teknologia berrien eragina probetxuzkoa dela uste du hizkuntza gertatu, prozesatu eta zabaltzeko.
Diru-laguntzen deialdia zabaltzen denean erantzuna arrakastatsua izan ohi da; Bizkaiko Lurralde Historikoan euskara areagotzeko ekimenak zabalak dira eta horren alde egiten jarraituko du Bizkaiko Foru Aldundiak.
‘Euskaldunon gida berria’ proiektua puntu gehien lortu dituztenen artean aurkitzen da.
Bizkaiko Foru Aldundiak euskara gizartean sustatzeko eskainitako diru-laguntzen hartzaileetako bat Artez Euskara Zerbitzua S. Coop. izan da. Artez erakunde eta udalentzat aholkularitza eskaintzen duen enpresa da eta euskara lan edo zerbitzu-hizkuntza izateko beharrezkoa den aholkularitza teknikoa, prestakuntza eta laguntza eskaintzen du. Enpresak aurkeztu duen ‘Euskaldunon gida berria’ proiektua azken deialdi honetan puntu gehien lortu dituzten ekimenen artean kokatzen da.
Proiektuko arduradunek azaldu duten moduan, ‘Euskaldunon gida berria’ sarean denbora daraman ekimena da. Lehendabizi paperean banatzen zen, baina teknologi berrietara egokitu eta orain euskarri digitalean zabaltzen dute informazioa. Berriztasunari helduta, papera baztertu eta sarea darabiltzate proiektua garatzeko.
Euskaraz aritzen diren, hizkuntzan hitz egiteko gaitasuna duten eta lan egiten duten profesional, enpresa, merkatari eta elkarteen tresna da ‘Euskaldunon gida berria’. Bertan, euskaraz egiteko 28.000 sarrera inguru aurki daitezke. Erabiltzen erraza da ere, bilaketak arloen, udalerrien edo enpresen, pertsonen eta erakundeen izenen arabera egin daitezke. Euskaldunak elkar ezagutzeko eta harreman komertzial, administratibo, kultural eta profesionalak euskal hizkuntzan bultzatzeko lanabes lagungarria da.
Gainera, beste gidek ez duten hainbat informazio topa daitezke bertan: fax zenbakiak, posta elektroniko zein webguneen helbideak, Iparraldeko eta Hegoaldeko telefonoak, besteak beste. Euskaldunon Gida hiru aldiz kaleratu da. Lehenengoa 1990ean argitaratu zen eta orduan, 6.000 helbide zituen. Bigarrenak, 1996an, 19.000. Eta, hirugarren honek 27.700 fitxa ditu, aurreko gidan baino %45 gehiago.
Elkarlanean burututako proiektua da honakoa eta gida etengabeko eguneratze prozesuan aurkitzen da; hala ere, lau urtero eguneraketa sakon bat burutzen dute Artezen ahalik eta zerbitzu onena eskaintzeko asmoz. |