hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Euskaltzaindiak eta BBK-k 175.000 euro bideratuko dituzte hizkuntzako I+G+b egitasmoak burutzeko
2011ko Martxoa

BBk-ko Mario Fernandez presidenteak eta Euskaltzaindiako Andres Urrutia euskaltzainburuak bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur. Xedea 175.000 euro hizkuntzaren arloan hainbat I+G+b egitasmotatara bideratzea da. Euskaltzaindiak Bilbon duen egoitzan sinatu da ituna.

BBK-ko ordezkariak adierazi duenez, "euskararen gaineko ikerketa, hizkuntzaren sustapena eta, batik bat, euskararen erabilera bultzatzeko erakunde biek duten jarrera komuna da, euskara eguneroko bizitzarako tresna erabilgarria izatea nahi baitugu". Urrutiak, ordea, "2011n Euskaltzaindiak euskararen gaineko ikerketan ahalegin handia egingo du, hizkuntzaren arloan eredugarri izan dadin nazio-mailan zein nazioartean", azaldu du.

 

Lankidetza hitzarmenak 2011n garatuko diren zenbait egitasmo zehaztu eta finkatzen ditu. Hala, Euskaltzaindiaren Hiztegia, Lexikoaren Behatokia, Euskal Hiztegi Historiko eta Etimologikoa edota Zientzia eta Teknika biltzeko egitasmoa, besteak beste.

 

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner