hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
Azkue Fundazioak eta BBK-k euskarazko interneteko bideo laburren lehen lehiaketa ipini dute martxan
2011ko Martxoa

Azkue Fundazioko presidentea eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatua den Josune Ariztondok eta BBK-ko zuzendari nagusia den Juan Maria Saenz de Buruagak BBK-klip lehiaketaren lehenengo edizioa aurkeztu dute.

Antolatzen duten lehenengo txapelketa honek euskarari lotutako interneteko jatorrizko bideo laburrak hartuko ditu. Euskara ardatz nagusi eta teknologia berriak adierazpide dituen lehiaketa da. Adin guztietako jendearentzat da eta bi modalitate aurkezten ditu parte-hartzaileen adinaren arabera. Gainera, hiru kategoria modalitate izango dira bakoitzeko.

Lan guztiak, azalpen-testuak eta ahotsa euskaraz izan beharko dira, eta gaia librea izango da. 

Lanak aurkezteko epea ekainaren erdialdean hasiko da, eta aurtengo irailaren 15ean amaituko da.

 

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner